Basauriko Oroimena
1937. urtean, diktadura frankista genozidak erregimen errepublikanoa indarrez mendean hartu zuen, arma bidez, eta haren lekua hartu zuen; diktadurak berrogei urte iraun zuen. Ondorioz, Basauriko Udalak eta udalerriko elkarte kulturalek, sozialek, politikoek eta langileen elkarteek zapalketa latza pairatu zuten; gero, legez kanpo utzi zituzten.
Beste udalerri batzuetan bezala, Basaurin ere unea iritsi da herriko herritar guztiak edo gerra zela medio bertara heldu zirenak gogoratzeko, urte ilun haietan espetxeratu, zigortu edota erail zituztenak, herritar haiei oinarrizko eskubideak, eskubide zibilak eta giza eskubideak errotik kendu zizkietelako.
2012. urtean
Horren harira, “Lau Haizetara”k aurkeztu zuen eta herriko erakunde ezberdinek lagunduta. Udal honek onartutako mozioa. Data horretatik aurrera, gure udalerriko memoria historikoa berreskuratzeko lanak hasi ziren hainbat ekitaldi eta proiektu garatuz.