AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA 2024-2025 · Izena emateko epea urriaren 9ra arte irekita dago
Zabalik dago epea irailaren 9tik urriaren 9ra bitartean ZirtZart Basaurik antolatzen duen aisialdirako begirale ikastaroan izena emateko
Basauriko Udalak, ZirtZart-en bitartez, aisialdirako begirale ikastaroa egiteko aukera eskainiko die Basauriko gazteei. Interesdunek, herrian erroldatua egoteaz gain, gutxienez, 18 urte izan beharko dituzte, eta 2006ko ekainaren 30a baino lehen jaiotakoak ere onartuko dira.
Atal teorikoa 2024ko urriaren 26tik 2025eko otsailaren 8ra bitartean burutuko da ZirtZart Basauriren lokal berrian ondorengo ordutegian: ostiraletan 18:30-21:00 eta larunbatetan 10:00-18:30. Epe horren barne badago ere hiru asteburuko egonaldia aterpe baten. Ondoren, parte hartzaileek, era boluntarioan, aisialdi talde batean edota udaleku batean 160 ordutako praktikak egin beharko dituzte. Behin ikasturtea amaituta, ikasleek “Aisialdirako Begirale” titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologatzen duena.
Ikastaroa euskaraz izango da, eta gutxieneko hizkuntza gaitasuna eskatuko da ikastaroa egiteko, hau da, sesio teorikoak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gaitasuna.
Izena emateko epea irailaren 9tik urriaren 9ra arte egongo da zabalik. ZirtZart Basauri webgunearen bitartez aukera dago izena emateko, eta horrez gain, modu presentzialean ere Autonomia 3 kalean den bulegoan (harrera ordutegia: 10:00-19:00 astelehenetik ostegunera, eta 9:00-17:00 ostiraletan.
Plaza kopuru mugatua dago, eta ikastaroan parte hartzen dutenek 100 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Plaza guztiak bete ezean, Basaurin ez erroldatuek parte hartu ahal izango dute, horientzako kuota 250 eurokoa izanik.
Informazio gehiago hemen