'ALIVE, INOIZ BAINO BIZIAGOA'
Pozokoetxe Kultur Etxea
Erakusketa: Pozokoetxe Kultur Etxea
Erakusketa: ALIVE, INOIZ BAINO BIZIAGOA
2024ko urriaren 3tik 30era
Inaugurazioa eta hitzaldia: urriaren 4an, 17:30ean
“ALIVE” Raúl P. Uruburu graffiti idazlearen izen artistikoa da. 1995ean hasi zen graffitia margotzen, eta 90eko eta 2000ko hamarkadetan Bizkaiko graffitigile ezagunenetakoa izan zen, 2006an izandako istripu batek gurpil-aulkian utzi zuen arte.
Bere gainditzeko grinak eta jarrera posiboak pixkanaka-pixkanaka bere mugikortasunaren zati bat berreskuratzera eraman dute.
Raúl eredu bat da bere egunerokotasunean inguratzen duten guztientzat. Hainbat hitzaldi TED ere eman ditu, eta horien artean nabarmentzekoa da Leioako EHUko erizaintzako ikasleei eskainitakoa, izan ere, ikasleak, hitzez hitz, begiak kliskatu gabe geratu baitziren eskaini zien mezu inspiratzailearekin.
Gaur egun, Raulek, horma-irudiak noizean behin margotzeaz gain mihise handiak ere margotzen ditu, olioak nahastuz grafiti klasikoetan inspiratutako teknika eta diseinuekin.
"Inspiratu zaitez. Ez utzi sortzeari."
Rául Pérez "Alive"