Skip to main content

ATE ZABALIK ELKARTEAREN TAILERRAK

Data
Ekitaldi mota
Tailerra
Kokapen
Arizko Dorretxea
Prezioa
Doakoa
Publiko
Denontzat
Antolatzailea
Kultur etxeak

Arizko Dorretxeak (0 aretoa) «Ate Zabalik elkartearen tailerrak» erakusketa hartuko du, 2026ko maiatzaren 4tik 10era bitartean. Bertan, Ate Zabalik elkarteak sustatutako tailerretan egindako lanak bilduko dituzte.

Erakusketak ikasturtean zehar egindako askotariko piezak aurkeztuko ditu; besteak beste, ehun-lanak, brodatuak, patchwork-a, jantzigintza eta bestelako artisau-sorkuntzak. Parte-hartzaileen ikaskuntza, lana eta sormena islatzen dituzte denek, baita prestakuntzarako eta topaketarako espazio kolektiboek duten balioa ere.

Ate Zabalik berdintasunaren arloari lotutako Basauriko elkartea da, eta emakumeentzako parte-hartze aktiborako gune gisa jarduten du. Bere jarduera bizikidetza, ikaskuntza partekatua eta garapen pertsonala sustatzean oinarritzen da, tailerren eta talde-dinamiken bidez.

Ildo horretan, erakusketara ekarritako tailerrek ez dute prestakuntza-izaera soilik: harremanetarako, elkarri laguntzeko eta ahalduntzeko gune ere badira, eta udalerriko gizarte-sarea indartzen laguntzen dute.

Argibide gehiago, hemen:

Basauriko Kultur Etxea – Arizko Dorretxea. Tel.: 944 666 426

Helbide elektronikoa: arizdorretxea@basauri.eus. Webgunea: https://kultur.basauri.eus/eu/

Sare sozialak: Facebook: facebook.com/Kultur-Basauri. Twitter: @KulturBasauri. Instagram: @kulturbasauri

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram