BASAURI OPEN RUBIK
BASAURI OPEN RUBIK 2025
Basauriko Basozelai Gizarte Etxeak, aurten ere, Rubik kuboa maite duten gazteak hartuko ditu, Nazioarteko Rubik Federazioak araututako txapelketa ofizialaren baitan. ZirtZart-ek (Basauriko Udaleko Gazteria Zerbitzua) antolatu du, Rubik Kuboaren Euskal Elkartearen laguntzarekin. Ekitaldia azaroaren 15ean (larunbata) hasi eta azaroaren 16an (igandea) amaituko da.
Parte hartu nahi duen orok aldez aurretik izena eman beharko du Kuboaren Nazioarteko Elkartearen webgunean. Apuntatzeko epea irailaren 30ean, asteartea, hasiko da, 20:00etatik aurrera. Izen-ematea 12 € izango da, eta plaza-kopurua mugatua da; beraz, plazak inskripzio-ordenaren arabera ezarriko dira. Guztiak betetzen ez badira, egunean bertan eman ahal izango da izena, aurrez aurre eta Open txapelketa hasi aurretik.
Publikoari dagokionez, sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
Open-aren ordutegiak:
- Larunbatean 9:00etatik 20:30era
- Igandean 9:00etatik 19:00etara
Inskripzioak HEMEN