BOSTEKO 2024: 'KARRATU BELTZ LEUNA'

Bosteko 24 erakusketa ibiltariak bere ibilbidea bukatuko du Basaurin, Karratu Beltz Leuna erakusketarekin. Ariz Dorretxeko gela 0k ekimen honen edizio berria hartuko du abenduaren 23tik urtarrilaren 19ra arte.
Karratu Beltz Leuna hiru emakume artistaren proposamena da: Maider Aldasoro - eskultura eta ikus-entzunezko pieza -, Leire Lacunza - argi-instalazioa -, eta Natalia Suarez Ortiz de Zarate - pintura-. Bere lanek erakusketaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen dute, zentzuzko judizioa aldi baterako eteten duen arreta-modu berezi bat aktibatzeko gai den interfaze gisa.
Arrazoimenaren parentesi horretan esperientzia pertzeptibo, haragizko eta afektiboa agertzen da, orain errepresentatzen dena jasotzen duena, kasu honetan artelana. Erakusketak espazio esekian murgiltzea proposatzen du, objektu artistikoari modu berrituan begiratzeko eta, hortik, galdera hau egiteko: Zer bitxikeria daude formaren atzean?
Erakusketa Leioan hasi da eta urtean zehar jarraituko dute BOSTEKOn parte hartzen duten udalerriek:
Leioa, irailaren 16tik urriaren 6ra
Amorebieta-Etxano, urriaren 15etik azaroaren 3ra
Getxo, azaroaren 5etik 25era
Arrigorriaga, azaroaren 28tik abenduaren 18ra
Basauri, 2025eko abenduaren 23tik urtarrilaren 19ra
BOSTEKO erakusketa koordinatu ibiltaria da eta bere helburu nagusia euskal artista plastikoen lana zabaltzea eta ezagutzea da. Arte garaikidea ezagutaraztea du helburu, jende guztiak eskuragarri izan dezan.
Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du eta bertan Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Leioa eta Getxo udalerriek parte hartzen dute.
BITARTEKARITZA PROGRAMA
Elkarrizketa performatiboa. Arizko Dorretxea, Basauri
2025/01/10 ostirala, 19:00etan (es)
Negu bakoitzean, Andoni Zamora eta Maider Aldasoro artistak elkartu egiten dira eta une horretan beren lanetan eragina duten irudien inguruan espekulatzen dute. Ikusten zaitudan lekutik deitu dioten bileran, hurrengo elkarretaratzea eta neguro ematen den elkarrizketa Arizko Dorretxera ekartzea proposatzen dute. Bertan, alter egoak, sormen-prozesuen desberdintasunak eta garatzen ari diren estrategia performatiboak izango dituzte hizpide.
BISITA GIDATUAK
Arizko Dorretxea, Basauri
Gazteleraz: 2025/01/16 10:00etan
Euskeraz: 2025/01/16 11:00etan