Skip to main content

EUSKAL TALENT SHOW

Data
Ekitaldi mota
Animazioa
Kokapen
Basozelai gizarte etxea-Gaztegunea
Publiko
Gazteentzat
Antolatzailea
Zirt Zart

ZirtZart Basauri Gazteria zerbitzuak, Euskara atalarekin elkarlanean, «Euskal Talent Show» antolatuko du.

Lehiaketa 12 eta 17 urte bitarteko basauriar gazteei zuzenduta dago, diziplina desberdinetan beren talentua erakusteko aukera emanez, hala nola musika, dantza, umorea, magia...arloetan.

Euskal Talent Show Basozelaiko eta San Migeleko gazteguneetan egingo da maiatzaren 18an arratsaldeko 17:00etatik aurrera.


Parte hartzeko, gazteek hurrengo baldintza bete beharko dituzte:
- Parte-hartzaileak gutxienez 1 eta gehienez 5 izatea.
- 12-17 urte izatea.
- Zirtzarteko bazkide izatea.
- Show-ak euskaraz egin beharko dira.
- Ikuskizunak ezin izango du 5 minutu baino gehiago iraun.

Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali beharko dute zirtzart@basauri.eus helbidera maiatzaren 17a baino lehen, hurrengo puntuak adieraziz:
- Parte-hartzaileen kopurua.
- ZirtZart bazkide zenbakia.
- Zer ikuskizunekin aurkezten diren.
 
Bi gaztegunetan, 2 emanaldi onenak Basauriko KNS zentrorako sarrerekin sarituko dira.

Inskripzioak: zirtzart@basauri.eus / 94 466 6430 // whatsapp: 634984615

Informazio gehiago hemen

 

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram