Skip to main content

Ex!poesiaEuskadi 2025

Data
Ekitaldi mota
Erakusketa
Kokapen
Ariz (Arizko Dorretxea)
Prezioa
Doakoa
Publiko
Denontzat
Antolatzailea
Kultur etxeak

POESIA ESPERIMENTALAREN EUSKADIKO JAIALDIA

Ex!poesiaEuskadi 2025

Ex!poesía Euskadi 2006tik antolatzen da. Aurtengoan, 8. edizioan, «Huidobroren bila» leloan ardaztu da proiektua: Juan Miguel Cortés «Juanmi»ren ekimena, Vicente Huidobroren (Txile, 1893-1948) Altazor olerkian kokatzen dena. Proiektu hori aurrera eramateko, 17 egile gonbidatu dituzte, gaztelaniazko izendapenaren hizki bakoitzeko bat («B U S C A N D O A H U I D O B R O»). Gainera, Idoya Rouco Axperen bideosorkuntza bat txertatu dute ekimenean: mugimenduzko pieza bat, erakusketa guztietan dagoena.

Ex!poesiaEuskadi 2025 Bizkaiko hiru udalerritako hiru aretoren artean koordinatutako erakusketa da (Barakaldo, Basauri eta Sestao), eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren laguntza jasotzen du. Basaurin, Arizko Dorretxean izango dugu ikusgai, 2025eko irailaren 12tik urriaren 9ra.

Erakusketan zehar, honako jarduerak ere egongo dira:

«Ekintza poetikoa»: urriak 2, 18:00etan

Parte-hartzaileak: Álvaro Antón, Elvira Herrero, Esperanza Gómez Herce, Hugo Larrazabal, Juan Miguel Cortés «Juanmi», Juanje Sanz, Julián Borao, Carla Roisín, Idoya Rouco

Bisita gidatuak: irailak 17, 18:00etan (gaztelaniaz); eta irailak 19, 18:00etan (euskaraz)

Gure aburuz, poesia arte guztien sustraietan dago, eta badaude sormen-prozesu batzuk zeinak, orain arte, sistematizazio oro saihestu, eta agerian utzi baitute zaila dela berauek sailkatzea existitzen diren bloke edo talde handietan, ez arteen, ez letren alorretakoetan. Hala, erakusketaren helburua da, batetik, arteen arteko muga lausoak ikertzen dituzten poeta eta sortzaileen lana gorestea, arreta berezia jarriz joera bisualei, visivoei, zehatzei, objektuzkoei, verbofónicoei, fonetikoei, zibernetikoei, espazialei eta performatikoei (ekintzazkoei); eta, bestetik, adierazpide poetikoaren molde guztien

balioa nabarmentzea eta herritarren esku jartzea ezohikoak eta, areago, ia bazterrekoak diren adierazpen artistikoak. Horrez gain, ikusleen eta korronte, joera eta eragileen arteko topagune bat sortzea bilatzen du ekimenak, eta errealitate kultural eta artistikoaren gaineko eztabaida eta analisia bultzatzea, modu kolektibo eta ibiltarian; errealitate hori, berez, askotan ikusten duguna baino askoz aberats eta konplexuagoa baita.

Erakusketa kolektiboarekin batera, beste jarduera batzuk egiten dira: antologia poetiko bat, posta-artearen deialdia, olerki-errezitaldia eta erakusketa artistikoak. Guztira, nazioarteko 270 egilek baino gehiagok hartzen dute parte.

Jarduera paralelo horietako bat, Posta-artearen Nazioarteko Deialdia, «Huidobroren bila» lelorekin, ikusgai egongo da Taberna Nagusian, Basaurin, urriaren 21etik azaroaren 21era.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram