Skip to main content

GABON GAZTE eta TEKNO STEAM kanpusak · Izena emateko epea abenduaren 11ra arte irekita dago

Data
Ekitaldi mota
Animazioa
Publiko
Gazteentzat
Antolatzailea
Zirt Zart

ZirtZart Basaurik «Gabon Gazte» eta «Tekno STEAM» campusak eskainiko ditu 2024ko Gabonetan

12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua

Gabon Gazte goizez eta Tekno STEAM arratsaldez

Basauriko Udalak, ZirtZart gazteria zerbitzuaren bitartez, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako bi jarduera eskainiko ditu, abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra bitartean.  Hain zuzen ere, «Gabon Gazte» eta «Tekno STEAM» campusak izango dira.

Denera, sei egunetako eskaintza dugu hau. Abenduaren 23an hasita, parte hartzaileek programazio berezia izango dute baita 26an, 27an, 30ean eta baita urtarrilaren 2an eta 3an ere. «Gabon Gazte» campusari dagokionez, goizeko 11:00etatik aurrera bi orduko iraupena izango du eta bertan, kirola, ginkanak, eskulanak eta irteera izango dira, besteak beste. «Tekno STEAM» campusa arratsaldeko 17:00etatik aurrera hiru orduko iraupena izango du eta hemen teknologia-jarduerak landuko dira eta zenbait erronka ebatzi beharko dituzke ikasleek robotika hezitzailearen bidez – Biak Zirtzrta-en egingo dira,hau da , Autonomia kaleko 3. zenbakian.

Interesdunek azaroaren 11tik abenduaren 11ra bitartean eman dezakete izena, telematikoki, Gazteria Zerbitzuaren webgunearen bidez (zirtzart.basauri.eus) edo Gazteentzako Informazio Bulegoan bertan. Plaza kopurua mugatua denez, horiek esleitzeko orduan «ZirtZart Bazkide» txarteladunek izango dute lehentasuna.

Bi eskaintzetan parte har daiteke. Tarifari dagokionez «Gabon Gazte» campusa 26€ kostatuko da, eta «Tekno STEAM» campusa 41€. ZirtZarteko bazkideek %40ko deskontua dute; Gazte Txartela dutenek, berriz, %20koa.

Informazio gehiago;

Basauriko Udala – ZirtZart Basauri, Gazte Bulegoa

Tel.; 944 666 430 · 634 984 615

zirtzart@basauri.eus

http://zirtzart.basauri.eus/ 

 

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram