GAZTEGUNE IBILTARIA: GYNKANA

Basauriko Udalak jarraitzen du Basauriko 12 eta 17 urte bitarteko gazteei topagune eta aisialdi hezitzaileko espazioak eskaintzen, ZirtZart Gazteria Zerbitzuaren bidez eta Kultur Basaurirekin elkarlanean.
Ildo horretan, «Gaztegune» Zerbitzua luzatu egingo dute, bere bertsio ibiltariarekin: «Gaztegune Ibiltaria», zeina San Migeleko (Taberna Nagusia) eta Basozelaiko (Basozelaiko Gizarte Etxea) auzoetara iritsiko baita.
Zer berrikuntza ditu?
Berrikuntza nagusi gisa, programak euskaraz eskainitako jarduera sortzaile eta dinamikoak izango ditu, larunbat goizetan, 11:00etatik 13:00etara, aipatutako auzoetan, txandaka.
Jarduerak formatu dinamiko eta parte-hartzaile batean oinarrituko dira, eta zenbait alor landuko dituzte:
· Eskulanen alorreko teknika sortzaileak, irudimena garatzeko eta etxera oroigarri fisiko bat eramateko.
· Mugimendu-jokoak eta talde-dinamikak, talde-lana eta dibertsioa sustatzeko.
· Tailer praktiko eta esperimentalak, saio bakoitza esperientzia paregabea izan dadin.
Ikasteko, sortzeko eta lagunekin disfrutatzeko espazio atsegina eta hurbila! Parte hartzeko, beharrezkoa da ZirtZart Basauriko bazkide izatea. Izena emateko epea 7 egunekoa izango da, eta jarduera egin aurreko ostegunean amaituko da. Gazteek izena eman ahalko dute programatutako edozein jardueratan, ZirtZart webgunearen bidez edo aurrez aurre, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia kalea 3, astelehenetik ostegunera, 10:00-19:00 bitartean,
Informazio gehiago hemen