Skip to main content

GURE ARTEAn

Fecha
Tipo de acto
Erakusketa
Ubicación
Arizko Dorretxea
Precio
Doakoa
Público
Denontzat
Organizador
Kultur etxeak

Basaurin jaio diren edo herriarekin zuzeneko lotura duten artisten obrak izaten dira ikusgai eta, aurtengoan, Saioa Etxebarria, Paula Fuentes eta Jessie García artistenak

Basauriko Udalak, Kultur Etxearen bitartez, GURE ARTEAn antolatu du, berriro ere, azaroaren 3tik abenduaren 8ra bitarte, Arizko dorretxean. GURE ARTEAn ekimena duela zortzi urte sortu zen, bi helbururekin: Basaurin dugun ondare artistiko zabalari balioa ematea, eta herrian jaio diren edo herriarekin zuzeneko lotura duten artisten lana ezagutaraztea herritarren artean. Bosgarren edizio honetan, Saioa Etxebarria, Paula Fuentes eta Jessie García artisten lanak izango dira ikusgai, eta erakusketaren aurkezpenean parte hartu dute hiru artistek, Asier Iragorri Basauriko alkatearekin eta Berta Montes Kultur Etxeko presidentearekin batera.

Saioa Etxebarria Herrero (Bilbo, 1978) diziplina anitzeko artista da, eta ikus-entzunezko sorkuntzaren eta sorkuntza teknologikoaren arloan mugitzen da. Arizko dorretxean "Betikotasunari buruz" proiektua jarriko du ikusgai; hainbat diziplinaren bidez sortutako obra sorta bat da, betikotasunaren kontzeptua hainbat ikuspegitatik hausnartzera gonbidatzen gaituena. Artistak adierazpen artistikoko metodoen konbinazio bat erabiltzen du, hala nola instalazio kontzeptualak, argazki-erretratuak, zeramikazko instalazio txikiak edo elkarrizketetan oinarritutako bideo-proiekzioak.

Marrazketa izan zen Paula Fuentes (Bilbo, 2001, baina 2015. urteaz geroztik Basaurin bizi da) artistaren lehen adierazpidea. Pintura eta grabatua ere erabiltzen ditu, eta hainbat errekonozimendu jaso ditu bere lanagatik. “Organoa-Larruazala” izenburupean, artista gazte honen erakusketan hainbat material aurki daitezke, hala nola oihala, haria eta argizariak.

Jessie García basauriarrak sorkuntza artistikoan lan egiteko material plastikotzat hartzen du idazketa. GURE ARTEAn ekimenean, egin berri dituen zenbait obra aurkeztuko ditu; horien bitartez, honako gai hau modu praktikoan eta teorikoan lantzen eta birplanteatzen saiatu da: Zer leku hartzen du idazketak eremu artistikoan eta zer erlazio dugu idazketarekin?

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram