Skip to main content

'HITZ-ERDIKO KONTAKETAK 2024'

Data
Ekitaldi mota
Tailerra
Publiko
Gazteentzat
Antolatzailea
Zirt Zart

«Haur bat bezala…» izango da abiapuntua. Esaldi horretatik hasita, gehienez ere ehun hitzeko kontakizuna idatzi beharko dute parte-hartzaileek.

Bost sari egongo dira: «Lehen sailkatua», «Bigarren sailkatua», «Hirugarren sailkatua»,«Elkar» eta”Basauri” saria.

Lehiaketa ZirtZart Basaurik —Basauriko Udalaren Gazteria Ataleko programak— antolatzen du, Kultur Basaurirekin lankidetzan, eta Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzaren laguntzarekin. 12-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen horren helburua da idazmenean interesa dutenen talentua aurkitzea.

Parte hartu nahi dutenek «mikrokontakizun» bat idatzi beharko dute, gehienez ere ehun hitzez osatua. Antolatzaileek hasierako esaldia emango dute (aurtengoan «Eskua luzatu nahi nizun…»), eta hortik abiatu beharko dira lanak. Parte-hartzaile bakoitzak hautatuko du bere kontakizunaren gaia. Bakar-bakarrik onartuko dira euskaraz idatzitako «mikrokontakizunak». Nahi adina kontakizun aurkeztu ahalko ditu parte-hartzaile bakoitzak, 2024ko martxoaren 22ra bitartean, zirtzart.basauri.eus webgunearen bitartez.

Bost sari egongo dira: «Lehen sailkatua» (200 €-ko bonua jasoko du), «Bigarren sailkatua» (150 €-ko bonua), «Hirugarren sailkatua» (100 €-ko bonua) , «Elkar» saria (150 €-ko bonua) eta «Basauri» (150 €-ko bonua).

Oinarria hemen

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram