'KAREAGA, IRAGANEKO BIDAIA: AUZOKO ARGAZKI HISTORIKOEN ERAKUSKETA'
«Kareaga, iraganerako bidaia: Auzoko argazki historikoen erakusketa»
Zuri-beltzeko irudiak, auzoak 1902tik 1983ra izan duen bilakaera kontatzen dutenak.
KULTUR BASAURIk «Kareaga, iraganerako bidaia» argazki-erakusketa aurkezten du. Erakusketa horrek Kareaga auzoaren historia berraurkitzera gonbidatzen ditu herritarrak eta bisitariak, 1902 eta 1983 bitartean zuri-beltzean hartutako 19 irudiren bidez.
Erakusketa iraunkorra Kareaga Gizarte Etxean egongo da ikusgai, arretarako ohiko ordutegian. Ekimenaren helburua da Kareaga auzoaren oroimen kolektiboa balioestea eta omenaldia egitea XX. mendean zehar izan duen nortasunari, jendeari eta bilakaerari.
Sorgina Kultur Elkarteak, artxiboko materiala eta ezagutza historikoa emateaz gain, -prozesuan lagundu du, eta, horri esker, auzoko une eta leku ikonikoak islatzen dituzten irudi baliotsuak berreskuratu ahal izan dira.
Erakusketako argazki nabarmenak:
• Kale enblematikoak: Kareaga Goikoa, Bidasoa Ibaia, Francisco Perea, Baskonia eta Karmelo Torre.
• Kareagako eskola zaharra, auzoko hezkuntza- eta gizarte-ehunaren ikurra.
• La Basconiako tunela, historiaz eta oroimen kolektiboz betetako pasabidea.
• Kareagako autobus-geraleku ikonikoa, auzokoen eguneroko bizitzako puntu neuralgikoa.
19 irudietako bakoitzean, azalpen testu labur bat dago, argazkia testuinguruan kokatzen duena eta ikusleari Kareaga auzoa markatu duten istorio pertsonal eta komunitarioekin konektatzeko aukera ematen diona.
Erakusketa honek auzoaren oroimenarekin bat egiteko aukera ematen du, eta iraganeko eta oraingo belaunaldiek elkar ezagutzeko, ikasteko, eta bizipenak partekatzeko gunea da.
