KIMAKETA, BIOMASAREN KUDEAKETA ETA MULCH BIZIA
¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿, ¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿-¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿
Baso autoktono jangarria sortu du Basauriko Udalak, Iruaretxeta auzoan. 2024ko parte-hartze bidezko aurrekontuetan herritarrek hautatutako egitasmoa da —Udalak 2025ean zehar garatu behar zuena, berdeguneak handitzeko—.
Baso #jangarri sintropikoak dira basoko ekosistema naturalen egitura eta funtzioak imitatzeko diseinatutako nekazaritza- eta baso-sistemak. Ekoizpen, erresilientzia eta birsortze-gaitasun handia dute, eta, batez ere, gizakiontzat jangarriak era erabilgarriak diren espezieak hartzen dituzte.
Udala aitzindaria izan da administrazio publikoen artean horrelako proiektu bat aurrera eramaten. Basauriko basoaren kasuan, 800 m2-ko azalera hartzen du, eta arbola, zuhaixka eta belar espezie ugari ditu. Arbolen artean, intxaurrondoak, arteak, haltzak, intsusak, artelatzak, haritzak, pinuak, hurritzak, pagoak eta abar landatu dituzte, eta, horiekin batera, sagarrondoak, madariondoak, aranondoak, limoiondoak eta laranjondoak bezalako fruta-arbolak; eta, arbolei hazten laguntzeko, usain-belarrak tartekatu dituzte, hala nola izpilikua eta erromeroa, eta basa-fruitu gorriak ematen dituzten zuhaixkak ere bai (marrubiak, ahabiak eta mugurdiak). Horrez gainera, zenbait neurritako txorientzako eta saguzarrentzako etxolak jarri dituzte.
Bestalde, proiektuaren berri emateko, sentsibilizatzeko eta parte-hartzea sustatzeko, lau tailer diseinatu dituzte. Irailetik urte amaierara bitartean egingo dituzte, hilean bat. Tailerretan izena emateko, mezu elektronikoa bidali behar da jurgivuriarte@hotmail.com helbidera (15 toki baino ez daude).
¿ Tailerrak:
¿ Irailak 27: Baso jangarriak: hastapenak eta oinarrizko diseinua.
¿ Urriak 25: Konpostatze ekologikoa eta zoru bizia zaintzea.
¿ Azaroak 15: Inausketa, biomasa erabiltzea eta mulch bizia.
¿ Abenduak 13: Udazkenean landatzekoak eta negurako prestaketa-lanak.