Skip to main content

LANA ETA ESFORTSUA. Javier Vázquez

Data
Ekitaldi mota
Erakusketa
Kokapen
Pozokoetxe Kultur Etxea
Prezioa
Doakoa
Publiko
Denontzat
Antolatzailea
Kultur etxeak

Javier Vázquez artistaren "Lana eta esfortzua" erakusketa Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean martxoaren 1etik aurrera

"Lana eta esfortzua" aldi baterako erakusketa 2024ko martxoaren 1ean, ostirala, inauguratuko da eta 27ra bitartean egongo da zabalik Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxeko atondoan.

Javier Vázquezek Basauritik bertatik hartzen dituen egoera edo lekuetatik abiatzen da, eta, ondoren, irudi bakoitza ingres paperean islatzen du, ikatz-ziriaren teknikaren bidez. Artista basauriarra 2017an hasi zen teknika hori aztertzen eta gero hobetzen. "Lana eta esfortzua" izeneko erakusketa honen bidez 21 artelanetan bere bilduma berria aurkezten du.

Praktika, irmotasun eta dedikazio ordu askoren emaitza da erakusketa. Hori dela eta, ahaleginaren bidez beste garai bateko helburuak, ustez lortuezinak, gaur lortu egin daitezke.

Erakusketa doan izango da, astelehenetik ostiralera, 10:00-13:15 eta 16:30-20:15 ordutegian.

Informazio gehiago:        

Basauriko Kultur Etxea · Pozokoetxe

Erronkari Ibarra kalea, z.g. · 48970 – Basauri

pozokoetxe@basauri.eus · 944 666 395

kultur.basauri.eus

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram