Skip to main content

MENDI TOUR: MENDI FILMeko ONENA: 'ALWAYS ALIVE' + 'PAITING THE MOUNTAINS'

Data
Ekitaldi mota
Zinema
Kokapen
Social Antzokia
Prezioa
5 € (Socialen Lagunak eta Baskonia M.T bazkideak: doan)
Publiko
Denontzat
Antolatzailea
Social Antzokia

Sarrerak Social Antzokiko leihatilan jaso

Mendi Film zinemaldiko pelikulak Basaurin, Mendi Tour emanaldien 9. edizioarekin, azaroaren 12an, asteazkena. Social Antzokian egingo da emanaldia, eta sarrerak, 5na euroan, antzokian bertan edota Baskonia mendi taldearen bulegoetan eskuratu daitezke.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian parte hartutako 2 pelikula eskainiko dira, Mendi Film jaialdiak urte osora zabaltzen duen ziklo ibiltariko Mendi Tour egitarau barruan. Euskal Herrian abiatu eta Espainia osoko 50 bat hiri eta herritara zabaltzen da Mendi Tourra. Aurten, jada, 12.000 ikusletik gora bildu ditu.

Baskonia Mendi Taldeak eta EiTB taldeak babestutako emanaldia da, eta Basauriko Udala, Social Antzokia, Zineuskadi eta Euskadiko nahiz Bizkaiko mendi federazioak dira laguntzaileak.

Jatorrizko bertsioetan eskainiko dira pelikulak, frantsesez eta ingelesez. Azpitituluak, berriz, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta naturako gaiak jorratzen dituzten pelikula zoragarriek osatzen dute Mendi Tour eskaintza, eta Basauriko programazioan alpinismoa, trail running, eta muturreko eskia izango dira gaiak.

Gidoi landuak eta irudi zirraragarriak bidelagun izango dira inspirazioz betetako istorioetan: penditzetako eskia Patagoniako Fitz Royn, Mont Blanc-eko FKT errekorra lasterka.

 

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram