'MONOKOPIAK GELATINAZKO MATRIZEEKIN'. Pasmi Iparaguirre
Gelatinazko matrizeen bidezko estanpazio tailerra eskeiniko digu Pasmi Iparaguirre artistak. Tailerra doainik eta gazteleraz izango da. Izena emateko lekua, link honetan sartuta: WWW.LABUR.EUS/TALLERGELATINA
ZER DA?
Estanpazio esperimental honetan aritzeko aukera eskeintzen duen hastapen tailerra da. Gelatinazko plaka batzuen oinarria hartuta. Honako ekintza gazteleraz eskeiniko da eta ez du inolako kostu ekonomikorik.
NOIZ ETA NON DA?
Tailerra Ibaigane Kultur Etxean (Basauri) egingo da azaroaren 22an, larunbata 10:15etatik 13:15etara, Marrazketa eta Pintura Gelan. Tailerrak plaza mugatuak ditu, beraz, edukiera gaindituz gero zozketa egingo da. Antolakundea harremanetan jarriko da partaideekin, plaza esleitu zaiela baieztatzeko.
INFO OROKORRA:
Azaroak 22, larunbata, 10:15-13:15, Ibaigane Kultur Etxea (Ibaigane 2, Basauri).
Izena emateko, hemen:WWW.LABUR.EUS/TALLERGELATINA Epea azaroaren 14an itxiko dugu. Toki-kopuru mugatua. Info +: arizdorretxea1@gmail.com
Jarduera hau Artista Berrien Programazioaren parte da, Arizko Dorreko 1. Aretoan antolatutako erakusketekin bat gauzatzen da.
