Skip to main content

MUSIKA TALDEAK ERATZEA · Gaur izena emateko azken eguna!

Data
Ekitaldi mota
Tailerra
Kokapen
Inskripzioak: zirtzart@basauri.eus / 94 466 6430 // whatsapp: 634984615
Publiko
Gazteentzat
Antolatzailea
Zirt Zart

Urriaren 23an jarriko dira abian Basauriko Udalak, ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez, urtero eskaintzen dituen musika-tresnen formakuntza ikastaroak. Aurreko urteetako eskaria eta ibilbidea kontuan hartuta, lau diziplina eskaintzen dira: kantua, gitarra, baxua eta bateria. Eskaintza osoa musika-taldeak sortzera bideratuta dago; beraz, musika-tresna bakoitza indibidualki jotzeaz gain, taldeko gainerako musika-tresnekiko elkarreragina ere landuko da.

Ikastaroak 2025eko urriaren 23an hasi, eta 2026ko maiatzaren 21era arte luzatuko dira, Gabonetan eta Aste Santuan izan ezik. Klaseak ostegun arratsaldez izango dira, Basauriko Basozelai Gizarte Etxean, 17:45etik 18:45era. Musika irakasten esperientzia handia duten irakasleek gidatuko dute trebakuntza eskaintza hau.

Izena emateko epea irekita egongo da 2025eko irailaren 11tik urriaren 9ra bitartean. Interesdunek inskripzioa egiteko aukera izango dute ZirtZart Gazte Zerbitzuaren webgunearen bitartez, modu telematikoan, edota zuzenean, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia 3). 12-35 urte bitartekoentzako plazetan, lehentasuna izango dute «ZirtZart Bazkide Txartela» sisteman altan direnek. Formakuntzaren ikasturteko prezioa 149 € da; eta 12-35 urtebitartekoen artean Gazte txartela dutenei % 20ko deskontua aplikatuko zaie, eta % 40koa ZirtZart Basauriko bazkideei.

Informazio gehiago hemen

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram