MUSIKA TALDEAK ERATZEA · Izena emateko epea urriaren 9ra arte irekita dago
Urriaren 24an abian jarriko du ZirtZart Basaurik «Musika Taldeak Eratzea» izeneko programaren 2024/25 ikasturtea, musika taldeen sorkuntza sustatzeko asmoz
Urriaren 24an jarriko dira abian Basauriko Udalak, ZirtZart Gazte Zerbitzuaren bitartez, urtero eskaintzen dituen musika-tresnen formakuntza ikastaroak. Aurreko urteetako eskaria eta ibilbidea kontuan hartuta, lau diziplina eskaintzen dira dira: kantua, gitarra, baxua eta bateria. Eskaintza osoaren ikuspuntua musika-taldeak sortzera bideratuta dago, beraz, musika-tresna bakoitzaren diziplina indibidualak izateaz gain, taldeko gainerako musika-tresnekiko elkarreragina ere landuko da.
Ikastaroak 2024ko urriaren 24an hasita, 2025eko maiatzaren 22ra arte luzatuko dira, Gabonetan eta Aste Santuan izan ezik, orduan, ostegunetako arratsaldeak finkatuta daude Basauriko Basozelai Gizarte Etxean, 20:15etik 21:15era. Musika-irakaskuntzan eta ibilbidean esperientzia handia duten irakasleek gidatuko dute trebakuntza-sorta hau.
Izena emateko epea irekita egongo da 2024ko irailaren 9tik urriaren 9ra bitartean; orduan interesdunek inskripzioa egiteko aukera izango dute ZirtZart gazte zerbitzuaren webgunearen bitartez, modu telematikoan edota zuzenean Autonomia 3 lokaleko Gazte Informazio Bulegoan. Nagusiki 12-35 urte bitarteko plaza banaketari dagokionez lehentasuna dute «ZirtZart Bazkide Txartela» sisteman altan direnek. Ikasturteko formakuntza prezioa 144€ da; 12-35 urte bitartekoen artean Gazte txartela dutenei %20eko deskontua aplikatuko zaie, eta %40koa ZirtZart Basauriko bazkideei.
Informazio gehiago hemen