Skip to main content

UDABERRIK KONTZERTUAK 2026: 'LUMEN ET VIS' · AEQUUS ENSEMBLE

Data
Ekitaldi mota
Kontzertua
Kokapen
San Migeleko Elizan
Prezioa
Doakoa
Publiko
Denontzat
Antolatzailea
Kultur etxeak

AEQUUS ENSEMBLE: AITOR BIAIN-BIDARTE (zuzendaria)

- Dos melodías elegíacas, op. 34 · E. Grieg (1843)
- Obertura en Do Mayor, d. 591 · F. Schubert (1797)
- Sinfonía nº 7 en la mayor, op. 92 I. · L. van Beethoven (1770)
________________________________________

Egitarauari buruzko oharrak
Programa honetan argia eta indarra ez dira aurkako kontzeptuak, baizik eta elkar osatzen duten energiak: argiak barneko emozioa agerian uzten du; indarrak, berriz, mugimendua eta bizitasuna bultzatzen ditu. Ibilbide honek erromantizismo nordikoaren barne-biluztasunetik Beethovenen indar erritmiko ospetsura eramaten gaitu, zauri intimo batetik baieztapen distiratsura.

Hamabi urtetik gorako ibilbidea du Aequus Ensemble talde sinfonikoak. Euskal Herriko hainbat lekutako musikariek osatzen dute, eta sortu zenetik Aitor Biain Bidarte du zuzendari. Errepertorio zabala lantzen du, barrokotik XX. mendera bitartekoa, klasizismoa eta erromantizismoa, hainbat etapatan, uztartuz.

Harizko, ilusioz beteko haizezko eta perkusiozko 35 musikariz osatua dago, eta azken emanaldietan ondorengo lanak interpretatu ditu, besteak beste: J.S. Bach-en Brandeburgoko 3. Kontzertua, W.A. Mozarten 40. Sinfonia eta Kv. 138 Divertimentoa, J. Haydnen 101. Sinfonia, L.v. Beethovenen 1., 3. eta 6. Sinfoniak, F. Mendelssohnen 10. Harizko Sinfonia, R. Wagnerren Sigfridoren Idilioa, E. Elgarren Mi minorreko Serenata, Grieg-en Holberg Suitea, B. Brittenen 4. Sinfonia Sinplea edo J. Sibeliusen 5. Inpromptua. Gainera, hainbat abesbatzarekin elkarlanean aritu da proiektu artistiko ugaritan.

Aequus Ensemble orkestra-musikaren panoraman finkatu da eta Debagoienan ez ezik, Euskadiko beste eskualde batzuetan ere ematen ditu emanaldiak, kultur programetan txertatuta.

Egitarau osoa HEMEN

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram