Skip to main content

2024ko ekitaldiari dagokion Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Errolda onespena

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Udal honetako alkate-udalburuak ekonomia-jardueren gaineko zergaren errolda onartu du; jendaurrean jarriko da Udal Iragarki Taulan, 15 eguneko epean; epe hori iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo biharamunean hasiko da kontatzen, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Errolda jendaurrean jarriz jakinarazitako likidazioen aurka, Berraztertzeko Errekurtsoa jarri daiteke Basauriko Udaleko Alkateari zuzenduta, borondatez ordaintzeko epealdian, edo hori amaitzen denetik hasita, hilabeteko epean. Errekurtsoa jartzen denetik hasita hiru hilabete igarotzen badira ebazpena eman gabe, hura ezetsitzat hartuko, eta orduan, administrazioarekiko auzietako erreklamazioa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean.

Halaber, Zerga Bilketako Foru Erregelamenduaren 15. eta hurrengo artikuluetan, eta bigarren Ordenantza Fiskalaren 15. artikuluan adierazitakoaren arabera, azken horrek arautzen baitu Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, udal honen zergadun direnei adierazten diegu, hain zuzen ere, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ondoriozko zergadunei, 2024. ekitaldiko Erroldari dagokion kobrantza, borondatezko epean, hurrengo era honetan egingo dela:

Ordaintzeko epea: ordainagiria helbideratua izanez gero, banketxeak ordainagiriaren erdia ekainaren 3an kargatuko lieke, eta beste erdia urriaren 7an. Ordainagiria helbideratu gabe balute, urteko ordainagiriaren kopuru osoa apirilaren 2tik ekainaren 3ra bitartean ordaindu beharko lukete.

Epe horretan ordainketarik egin ez duten zergadunei premiamendu bidez ordainaraziko zaie, dagozkion errekarguak aplikatuta.

Horixe azaldu nahi izan da jendaurrean, jendeak jakin dezan eta hura bete dadin.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram