Skip to main content

AI-02 jarduketa integraturako hirigintzako jarduketa-programa

Hasierako onespena, 20 eguneko epea iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik alegazioak aurkezteko.

Argitalpen data
Edukiaren kategoriak

Alkateak, azaroaren 17ko 4001/2023 Dekretuaren bidez, hasierako onespena eman zion Basauriko HAPOaren barruko AI-02 jarduketa integraturako hirigintzako jarduketa-programari. Dekretu horrek zera xedatzen du:

LEHENENGOA. Hasierako onespena ematea Basauriko HAPOaren barruko AI-02 jarduketa integraturako hirigintzako jarduketa-programari.

BIGARRENA. Horri buruzko iragarkia jartzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta hogei eguneko epea ezartzea, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko Era berean, informazioa interesdunen esku jartzea Udalaren egoitza elektronikoan [helbidea: https://www.basauri.eus].

HIRUGARRENA. Jarduketak eragindako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, ezarritako epean zehar egoki iritzitako alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram