Skip to main content

Del Val, Malforta eta Monday Potions, Rockeinen kategoria nagusiko finalistak

Finala azaroaren 14an, larunbatez, izango da, Basauriko Social Antzokian.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Del Val, Malforta eta Monday Potions, Rockeinen 14. edizioko kategoria nagusiko finalistak

  • La Nevera Vacía, Niere eta The Al Style dira Hego Uribeko artistarik onenari saria jasotzeko hautagaiak

  • Finala azaroaren 14an, larunbatez, izango da, Basauriko Social Antzokian. Publikoa zutik egongo da eta sarrera doakoa izango da, gonbidapena erreserbatuz

Rockeinen 14. edizioak baditu finalistak. Sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak ondokoak dira: Del Val bikote arrasatearra, Marta Ugartek eta Jon García Del Valek osatutakoa (pop, indie, punk, elektronika); Malforta indie-rock boskote irundarra; eta Monday Potions, art-rock retro-garaikidea egiten duen laukotea, Bilbo, Etxebarri eta Santurtziko kideekin.

Beste hiru talde finalistak, Hego Uribeko artistarik onenari saria irabazteko hautagaiak, hauek izango dira: La Nevera Vacía (rock alternatibo boskotea, Etxebarriko kide batekin); Niere, stoner, pop eta rock boskote euskalduna, Basauri, Arrigorriaga eta Bilboko musikariekin; eta The Al Style, elektronika eta pop atmosferikoa egiten duen bikotea, Basauriko taldekide batekin.

Monday Potions ganó el premio al Mejor artista de Hego Uribe en Rockein 2024. Es por ello que, aplicando las bases del concurso, en caso de que no se hiciera con el premio principal, no podrá optar al premio local, a pesar de tener entre sus componentes un músico de Etxebarri. El motivo es que un artista no puede ganar dos veces el premio de una misma categoría. 

Finala azaroaren 14an izango da, larunbatez, Basauriko Social Antzokian. Sarrera doakoa izango da (eskuratu gonbidapena socialantzokia.eus webgunean edo Social Antzokiko txarteldegian) eta publikoa zutik egongo da.

Ohi bezala, Rockeineko 5 kategorien irabazleen izenak (Bizkaia saria, Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Uztailaren 2an itxi zen Rockeinen 14. edizioan izena emateko epea. Basauriko Udalak antolatzen du musika-lehiaketa, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskadi eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. 199 artistak eman dute izena, parte hartze marka berria ezarriz.

2026ko Rockeinen epaimahai profesionala hurrengo pertsonek osatzen dute:

  • Arantzazu Pinto ‘Nara’  (Programatzailea Primavera Sound festibalean)

  • Jon Agirrezabalaga (Soinu-ekoizle eta -ingeniaria El Tigre Estudiosen (Bilbon). Musikaria eta konpositorea Zabalan)

  • Ibone Iza (Dantz Network Congress, Asociación MIM - Mujeres de la Industria de la Música)

  • Iker Bárbara (MondoSonoro aldizkariaren Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzailea, kultur sustatzailea eta DJa)

Rockein finala 2026

  • Azaroak 14, larunbata

  • 20.30 (ateen irekiera), 21.00 (kontzertuen hasiera)

  • Doako sarrera gonbidapenarekin (eskuratu zurea socialantzokia.eus webgunean edo Social Antzokiko txarteldegian)

  • Kategoria nagusia

    • DEL VAL · MALFORTA · MONDAY POTIONS

  • Hego Uribeko artistarik onena

    • LA NEVERA VACÍA · NIERE · THE AL STYLE

Sariak:

  • Kategoria nagusiko artistarik onena

    • EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

    • Bideoklip profesional bat grabatzea

    • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

  • Hego Uribeko artistarik onena

    • Bideoklip profesional bat grabatzea

    • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

  • Bizkaia saria

    • EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

    • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

  • Euskarazko artistarik onena

    • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

  • Eskarabilera saria

    • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Informazio gehiago:

Irudia
Rockein 2026 finalistas
Fitxategi
Kartela (pdf) (323.7 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram