Skip to main content

«Festibas» musika banden hamargarren edizioa

Inskripzioa uztailaren 10era arte.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

«Festibas» banden jaialdia antolatu du ZirtZart Basaurik, Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak. Jaialdi honek helburu ditu Basauriko musika taldeak eta Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-geletako banda erabiltzaileak.

Urriaren 12an (larunbata) izango da hitzordua Basaurin, San Faustoko jaien ospakizunekin bat eginik. «Festibas»en xedea da zuzenean jotzeko aukera ematea herriko musika taldeei, eta ikusleen aurrean bultzatzea proiektu bakoitza, jai-giroan.      

Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek ekainaren 5etik uztailaren 10era eman beharko dute izena. Horretarako, antolatzaileek eskatutako agiriak aurkeztu, eta ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste: taldeko kide bat, gutxienez, Basaurin bizitzea, edota azken hiru ikasturteotan (2021-2024) Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokaletan aritu izana; eta taldeko kide guztiak 16 urtetik gorakoak izatea.

www.basauri.eus udal webgunean eta zirtzart.basauri.eus atarian daude dokumentazio guztia eta oinarriak.

Festibas 2024
 

 

Fitxategi
Fitxategi
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram