Skip to main content

Gizarte kontseiluak

Edukiaren kategoriak
consejos sociales

Udalbatzaren lankidetza, deliberamendu eta aholkularitzako organoak dira, kontsulta-organoak, eta proposamenak eta iradokizunak egiteko gaitasuna dute. Gizarte-eragileek, udal taldeek eta erakundeek osatzen dituzte eta, horien bitartez, eraginkor egiten da auzo-taldeak interes publiko lokaletako gaien kudeaketan parte hartu eta horietara hurbiltzea.

   Hain zuzen ere, ondoko zereginak egingo dituzte:

  • Euren gai-eremuko ekimen, iradokizun eta proposamenak aurkeztea, dagozkien arlo, sail eta udal erakundeek azter ditzaten.

  • Lankidetza eta aholkularitza ematea euren jarduera-sektoreko gaiarekin zerikusia duten azterlan, programa eta proiektuak aurkeztean.

  • Udal informazioa jaso eta zerikusia duten herritar erakundeei jakinarazi eta hedatzea.

Kontseiluen funtzionamendua: Kontsulta daiteke Gardentasunari, Gobernu Irekiari, eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Araudi Organikoan.

Kontseiluen aktak kontsultatzeko sakatu hemen ...

Herritarren  parte-hartzea  hurrengo  organo  hauen bitartez  antolatu ahalko da, besteak beste: 
   a)  Herriko Kontseilua. 
   b)  Parte-hartzeko eremukako kontseiluak eta, horien artean, honako hauek: 
          b.1.- Iraunkortasun Kontseilua edo Foroa. 
          b.2.- Berdintasun Kontseilua. 
          b.3.- Planeamenduko Aholku Batzordea. 
          b.4.- Euskararen Aholku Batzordea.

test
Hiriko kontseilua

Kontseilu hau jarduerarik gabe dago aldi baterako.

Kide anitzeko organoa da, kontsulta- eta partaidetza-organoa, eta ekonomia, gizarte eta auzotarren erakunde adierazgarrienetako ordezkariek osatzen dute. Bertan, Basauriko udalerri osoari eragiten dioten jarduerak edota barruti bateko edo batzuetako problematika orokorrak aztertu eta koordinatzen dira.

Barruko arauak
Kontseilu bakoitzak barruko funtzionamendu-arauak ezarri ahal izango ditu eta, horrela, lan-taldeak eratu, edo Batzar Iraunkorrak, lan-taldeak eta batzorde teknikoak sortu.
Kontseilu horrek barne-arauak ezarriak izango balitu, jarraian adierazi egin beharko dira.

 

Iraunkortasun kontseilua

Ingurumen naturala eta hiriko ingurumena zaindu, defendatu eta babesteko eta garapen iraunkorra bultzatzeko helburua duten herritar erakundeen berri-emate, proposamen eta partaidetzarako kontsulta-organo izateko sortu da.

Barruko arauak

Kontseilu bakoitzak barruko funtzionamendu-arauak ezarri ahal izango ditu eta, horrela, lan-taldeak eratu, edo Batzar Iraunkorrak, lan-taldeak eta batzorde teknikoak sortu.
Kontseilu horrek barne-arauak ezarriak izango balitu, jarraian adierazi egin beharko dira.
 

Berdintasunerako kontseilua

Basauriko Udaleko Berdintasun Kontseilua 2001. urtean eratu zen herritarren partaidetzarako organo gisa. Kontseiluaren helburua da emakumeen eta instituzioaren arteko komunikazioari laguntzea, demokrazia parte-hartzailean sakontzeko, eta aldi berean emakumeen mugimenduak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun arloan udalerrian sustatzen diren politika publikoen diseinuari, ezarpenari eta ebaluazioari buruz egin ditzakeen ekarpenak biltzea. Kontseilua urtean 6 aldiz biltzen da gutxienez.

Basauriko Berdintasun Kontseilua osatzen duten erakundeak:

  • Ate Zabalik

  • Manuela Egiguren

  • Asociación de viudas

  • Asociación de Mujeres de Basauri

  • Mujeres en la Diversidad

  • Mujeres de Aquí y de Allá

  • Zure Ondoan

  • Marienea Elkartea

  • Enproa

  • Kiskali

Informazio gehiago hemen.

 

Udal plangintzako aholku batzordea

Basauriko Udal Plangintzako Aholku Batzordeak, aholkurako eta eztabaidarako kide anitzeko organoa bezala, hirigintzako plangintzan gizarteak parte hartzea du helburu, hirigintzako ondarearen babesa eta udalerriaren garapen arrazionala eta bideragarria bultzatzeko.

Basauriko Udal Plangintzako Aholku Batzordea aholkurako eta eztabaidarako tokiko organo bat da, hiriko hirigintzako planak egin, bideratu eta onesteko prozesua gizartearekin hitzartzearren.

 

Euskararen aholku batzordea

Organo hau euskara gaietan partaidetzarako kontsulta-organoa izateko sortu da; zinegotziek eta udalerrian plan estrategikoan jasotzen diren esparruetan diharduten talde, elkarte eta erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariek osatuko dute, eta Udalarekiko harremanak Euskara Departamenduaren bitartez izango ditu.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram