"Hitz-Erdiko Kontaketak" euskarazko ipuin laburren lehiaketa
Lanak jasotzea: 2026ko urtarrilaren 15etik martxoaren 16ra.
Urtarrilaren 15etik martxoaren 16ra bitartean jasoko dituzte ZirtZarten «Hitz-Erdiko Kontaketak» euskarazko ipuin laburren lehiaketaren 2026ko ediziorako lanak
«Askotan pentsatu nuen une hartan» izango da abiapuntua. Esaldi horretatik hasita, gehienez ere ehun hitzeko kontakizuna idatzi beharko dute parte-hartzaileek.
Bost sari egongo dira: «Lehen sailkatua», «Bigarren sailkatua», «Hirugarren sailkatua», «Elkar» saria eta «Basauri» saria.
Lehiaketa ZirtZart Basaurik antolatzen du (Basauriko Udalaren Gazteria Ataleko zerbitzua), Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzaren laguntzarekin. 12-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen horren helburua da idazmenean interesa dutenen talentua aurkitzea.
Parte hartu nahi dutenek «mikrokontakizun» bat idatzi beharko dute, gehienez ere ehun hitzez osatua. Antolatzaileek hasierako esaldia emango dute (aurtengoan, hauxe: «Askotan pentsatu nuen une hartan»), eta hortik abiatu beharko dira lanak. Parte-hartzaile bakoitzak hautatuko du bere kontakizunaren gaia. Euskaraz idatzitako «mikroipuinak» baino ez dira onartuko. Nahi adina kontakizun aurkeztu ahalko ditu parte-hartzaile bakoitzak, 2026ko urtarrilaren 15etik martxoaren 16ra bitartean, zirtzart.basauri.eus webgunearen bitartez.
Bost sari egongo dira:
«Lehen sailkatua» (200 €-ko bonua jasoko du),
«Bigarren sailkatua» (150 €-ko bonua),
«Hirugarren sailkatua» (100 €-ko bonua),
«Elkar» saria (150 €-ko bonua) eta
«Basauri» saria (150 €-ko bonua).
«Elkar» sarian, 12-17 urte bitartekoen proposamenak baino ez dira aintzat hartuko; eta, «Basauri» sarian, herrian erroldatua egon beharko du parte-hartzaileak. «Lehen sailkatua»ren, «Basauri» sariaren eta «Elkar» sariaren «mikrokontakizunak» Geuria aldizkarian argitaratuko dira (Hego Uribeko Herri Komunikabidea da Geuria).
Bederatzigarren edizioa dugu aurtengoa, eta, orain arte, antolakuntzak, denera 1254 proposamen jaso ditu (89, lehen edizioan; 83, bigarrenean; 54, hirugarrenean; 203, laugarrenean; 288, bosgarrenean; 149, seigarrenean; 155, zazpigarrenean, eta 233, zortzigarrenean).
Argibide gehiago, hemen:
Basauriko Udala – ZirtZart Basauri
Tel: 944 666 430 – 634 984 615
Posta elektronikoa: zirtzart@basauri.eus
Webgunea: zirtzart.basauri.eus
Sare sozialak:
Instagram: zirtzartbasauri
Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
Twitter: @zirtzartbasauri
