Skip to main content

‘Hitz-Erdiko Kontaketak’, euskarazko kontakizun laburren lehiaketa, hemen da

Urtarrilaren 22tik martxoaren 22ra bitartean jasoko dituzte lanak.

Argitalpen data
Edukiaren kategoriak
Hitz-eridko kontaketak

Lehiaketa ZirtZart Basaurik (Basauriko Udalaren Gazteria Ataleko programa) antolatzen du, Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzaren laguntzarekin. 12-35 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen horren helburua da idazmenean interesa dutenen talentua aurkitzea.

Parte hartu nahi dutenek «mikrokontakizun» bat idatzi beharko dute, gehienez ere ehun hitzez osatua. Antolatzaileek hasierako esaldia emango dute (aurtengoan «Haur bat bezala…»), eta hortik abiatu beharko dira lanak. Parte-hartzaile bakoitzak hautatuko du bere kontakizunaren gaia. Euskaraz idatzitako “mikroipuinak” baino ez dira onartuko. Nahi adina kontakizun aurkeztu ahalko ditu parte-hartzaile bakoitzak, 2024ko urtarrilaren 22tik martxoaren 22ra bitartean, zirtzart.basauri.eus webgunearen bitartez.

Bost sari egongo dira: «Lehen sailkatua» (200 €-ko bonua jasoko du), «Bigarren sailkatua» (150 €-ko bonua), «Hirugarren sailkatua» (100 €-ko bonua), «Elkar» saria (150 €-ko bonua) eta «Basauri» saria (150 €-ko bonua). Elkar sarian 12-17 urte bitartekoen proposamenak baino ez dira aintzat hartuko eta Basauri sarian herrian erroldatua egon beharko da parte hartzailea. Lehen sailkatuaren eta Elkar sariaren «mikrokontakizunak» Geuria aldizkarian argitaratuko dira (Hego Uribeko Herri Komunikabidea da Geuria).

Seigarren edizioa dugu aurtengoa, eta orain arte antolakuntzak denera 866 proposamen jaso ditu (89 lehen edizioan, 83 bigarrenean, 54 hirugarrenean, 203 laugarrenean, 288 bosgarrenean eta 149 seigarrenean). 2023ko deialdiko saridunak hauek izan dira: lehen saria, Aroa Elortza Payros (Bergara); bigarren saria, Ainhoa Beldarrain Iraola (Ordizia); hirugarren saria, Sara Mantxola Akizu (Oñati); Elkar saria, Aran Goti Sanchez (Zeberio) eta Basauri Saria, Olatz Flores Corral.

Argibide gehiago:

Basauriko Udala – ZirtZart Basauri

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram