"Hitz-Erdiko Kontaketak"euskarazko ipuin laburren lehiaketak 192 proposamen jaso ditu aurten, 9. edizioan
Horietatik 152 adingabeek idatzitakoak dira
Basauriko 49 gaztek hartu dute parte ekimenean
Martxoaren 16an itxi zen lehiaketan izena emateko epea, eta antolakuntzak emandako hasierako esaldiari "Askotan pentsatu nuen une hartan" jarraipena eman dioten 192 kontaketa jaso dira.
Ekimena ZirtZart Basauri Basauriko Udalaren Gazteria Ataleko programak antolatzen du, Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzaren laguntzarekin. Lehiaketa 12-35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta idazmenean interesa dutenen talentua sustatzea bilatzen du.
Antolakuntzak jasotako testuak epai-mahaiaren esku daude dagoeneko, eta Aste Santu ostean jakinaraziko dituzte 9. Edizio honetako irabazleen izenak.
Honako hauek dira banatuko diren bost sariak:
Lehen sailkatua: 200,00€ ko bonua
Bigarren sailkatua: 150,00€ ko bonua
Hirugarren sailkatua: 100,00€ ko bonua
Elkar saria: 150,00€ ko bonua
Basauri saria: 150,00€ ko bonua
Horrekin batera, lehen sailkatuaren, Elkar saria eta Basauri saria jaso duenaren kontakizunak Geuria aldizkarian argitaratuko dira.
Aurtengoan ere, liburuxka berezia argitaratuko du antolakuntzak, 2026ko edizioko kontaketekin. Ale-kopuru mugatua izango da, eta doakoa. Eskuragarri egongo dira Basauriko Gazte Informazio Bulegoan eta baita Basauriko Elkar dendan ere.
Argibide gehiago, hemen:
Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Bulegoa
Tel.: 944 666 430 / 634 984 615
Helbide elektronikoa: zirtzart@basauri.eus
