Nahi dudalako!
Batxilergoan eta lanbide heziketan euskarazko ikasketak sustatzeko kanpaina.

Kanpainaren helburu nagusia da DBH euskaraz egin duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere euskaraz egitea. Horretarako behar duten informazio guztia www.nahidudalako.eus webgunean izango dute ikusgai.
Bertan, Bizkaian dagoen hezkuntza eskaintzaren berri izango dute. Gainera, etorkizunera begira, Unibertsitatean zein Lanbide Heziketan dauden aukeren berri ere ikusgai izango dute webgunean.
Bestalde, herriko institutuetan hitzaldi batzuk antolatu ditu Udalak, zeinetan euskaraz ikastearen garrantzia nabarmendu, eta www.nahidudalako.eus webgunean zer aurkituko duten azalduko zaien gazteei, Eleder Iglesias, Egoitz Txurruka, Oihan Vega, Zuriñe Hidalgo, Elena Caballero “La Basu” eta Karmele Gisasolaren eskutik.
Gainera, webgunean sartu eta inkesta betetzen duten gazteek hainbat sari irabazteko aukera izango dute.
Inkesta betetzeko azken eguna maiatzaren 30a da.