Skip to main content

Nahi dudalako! Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskarazko ikasketak

Inkesta betetzeko azken eguna maiatzaren 26a da.

Edukiaren kategoriak
Nahi dudalako!

Kanpainaren helburu nagusia da DBH euskaraz egin duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere euskaraz egitea. Horretarako behar duten informazio guztia www.nahidudalako.eus webgunean izango dute ikusgai. 

Bertan, Bizkaian dagoen hezkuntza eskaintzaren berri izango dute. Gainera, etorkizunera begira, Unibertsitatean zein Lanbide Heziketan dauden aukeren berri ere ikusgai izango dute webgunean.

Bestalde, herriko ikastetxeetan hitzaldi batzuk antolatu ditu Udalak, zeinetan euskaraz ikastearen garrantzia nabarmendu, eta www.nahidudalako.eus webgunean zer aurkituko duten azalduko zaien gazteei, Jon Gomez, Zuriñe Hidalgo, Elena Caballero “La Basu” eta Karmele Gisasolaren eskutik.

Gainera, webgunean sartu eta inkesta betetzen duten gazteek hainbat sari irabazteko aukera izango dute.

Inkesta betetzeko azken eguna maiatzaren 26a da.

Nahi dudalako!
Fitxategi
Fitxategi
Liburuxka (pdf) (4.41 MB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram