Skip to main content

Tresnak / olioak / ohialak jasotzea

Edukiaren kategoriak

1. Tamaina handiko gauzak, tresnak eta altzariak biltzea


Basauriko Udalak doan eskaintzen du etxeko tresnak eta altzariak biltzeko etxez etxeko zerbitzua, bilketa eta garbiketa zerbitzua egiten duen enpresaren bitartez (ENVISER SA). Bilketa egunero egiten da, igandetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik). Altzairu eta etxeko tresnak kalean utzi behar dira, hurbilen dagoen edukiontzi-multzoaren ondoan, 20:00etatik aurrera, 900 103 106 doako telefono-zenbakira deitu ondoren edo eskaera bat eginez webgune honen bidez:

http://www.lineaverdebasauri.com/avisosEnviser.asp?lng=eu

Gogorarazi behar dizuegu etxez etxeko zerbitzua dela, eta, beraz, ez zaiela ematen ez saltokiei, ez ikastetxeei, ez enpresa-jarduera pribatuei. Gogoan izan, halaber, obrak egitean sortutako hondakinak EZ direla etxeko tresnak, eta, beraz, ez direla jasoko.

Guztion aldetik ingurumenarekiko, segurtasunarekiko eta osasunarekiko konpromisoa lortuko badugu, beharrezkoa da hondakinak biltzeko udal zerbitzuak arduraz erabiltzea. Horregatik, ezin izango dira altzairuak ezta tamaina handiko tresnak kalera atera, aldez aurretik deituta eta ezarritako ordutegian ez bada.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram