Skip to main content

Udalak 300.000 euro bideratuko ditu "Basauri Bonua" kanpainara

Eskariak aurkezteko eguna: apirilaren 20tik maiatzaren 17ra.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak
  • Apirilaren 20tik maiatzaren 17ra bitarte erabili ahal izango dira bonuak kanpainari atxiki zaizkion herriko 137 establezimenduetan 

  • Ekimen honen helburua tokiko kontsumoa sustatzea eta udalerriko merkataritza eta ostalaritza indartzen laguntzea da

Basauriko Udalak “Basauri Bonua“ kanpaina jarri du martxan seigarren urtez segidan, udalerriko merkataritza eta ostalaritza indartzen laguntzeko. Ekimen horretara 300.000 euroko partida ekonomikoa bideratu da.

Erosketetan hobari bat ematen duen -bezeroak produktuak balio duena baino gutxiago ordaintzen baitu- bonu horren bidez, Basauriko Udalak kontsumoa sustatu nahi du herrian, herritarrei ez ezik, merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sektoreei ere mesede eginez. Apirilaren 20tik maiatzaren 17ra bitarte erabili ahal izango dira bonuak kanpainari atxiki zaizkion herriko 137 establezimenduetan.

Basauriko Udalak 300.000 euro bideratuko ditu ekimen honetara, baina udalerrian izango duen inpaktu ekonomikoa askoz ere handiagoa izango da, bezero bakoitzak bonua eskuratzean eta erosketa egitean ordaintzen duen kopurua gehitu behar baitzaio kopuru horri.

Aurreko urteetan lez, bi bonu mota igorriko dira, gastu-ahalmena desberdina izanik: 6 eurokoak (bezeroak 4 euro ordaintzen ditu, eta udalak gainerako 2 euroak finantzatzen ditu) eta 15 eurokoak (bezeroak 10 euro ordaintzen ditu, eta gainerako 5 euroak udalak finantzatzen ditu). 

Bonuak kanpainari atxikitako establezimenduetan eskuratu behar dira, eta gehienez ere 60 eurora arteko bonuak erosi ahal izango dira NAN/IFZ/AIZ bakoitzeko. Ezin izango dira diru-truke aldatu eta, erabiltzen ez badira, ez da dirua itzuliko. 

Atxikitako establezimenduek identifikazio-eranskailu bat izango dute. Basauritarrek kontsultatu ahal izango dute zein establezimendu dauden atxikita https://bono.basauri.eus/eu webgunean.

Irudia
Bono Basauri
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram