Udalekuak 2026
2015-2022 urteen artean (biak barne) jaiotako haurrak, 2026ko urtarrilaren 1ean Basaurin erroldatuta badaude. Izena emateko epea: maiatzaren 4tik 22ra.
Basauriko Udalaren udalekuetan zuon seme-alabentzako ekintza erakargarriak antolatu ditugu. Euren artean euskaraz jardun ahal izango dute tailer tematikoetan, aire zabalean, igerilekuetan, txangoetan eta abar.
Udalekuak bi txandatan banatuko dira:
1. txanda: uztailaren 1etik 15era
2. txanda: uztailaren 16tik 30era
Ordutegiak
Egun osoko eta kirol udalekuak (bazkaria barne): 09:00-16:30 edo 09:00-17:00 bitartean.
Egun erdiko udalekuak (bazkaria barne): 09:00-15:00 bitartean.
Egun erdiko udalekuak (bazkaririk gabe): 09:00-13:30 bitartean.
08:30etik aurrera sartzeko aukera egongo da.
Izena ematea
Izena ematea Internet bidez:
Izena eman aurretik, dagokion prezio publikoa ordaindu beharko da Basauriko Udaleko Zerga Bulego Birtualetik.
Ordainketa egin ondoren, izena ematea Basauriko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egingo da, horretarako prestatutako inprimaki elektronikoaren bitartez.
Prozesu osoa urratsez urrats dago zehaztuta izena emateko inprimakian.
Izena emateko, sakatu hemen (maiatzaren 4tik 22ra)
Bilera informatiboa
Bilera informatiboa egingo da Social Antzokian, ekainaren 18an, 18:00etan. Bertan informazio osagarria eskaini eta udalekuen funtzionamenduari buruzko arauak argituko ditugu.
