Udalerriko hainbat gunetako zorua asfaltatuko dituzte
Basauri Udalak 615.540 euro inbertitukoko ditu.
Datozen hiletan, Basauriko Udalak bide-sarea hobetzen jarraitu du eta udalerriko hainbat puntu asfaltatuko ditu. Guztira, 526.726 euro inbertituko ditu honako leku hauek berrasfaltatzeko: Soloarte kaleko aparkalekua eta Fleming Doktorea eta Menendez eta Pelaio kaleak (96.933 euro), Artunduagako kiroldegiko aparkalekua (123.077 euro) eta Artunduaga kaleko errepidea, Bilbondo merkataritza-gunerantz (306.715 euro).
Era berean, Gabonak baino lehen amaitu zitutzen udalerriko errepide batzuetako zuloak konpontzeko lanak, zorua hondatzen ari zen guneak zeudela ikusi ondoren. Hain zuzen ere, Basauritik San Migeleraino errepidearen zorua hobetu dute, hiltegik bihurgunetik Goiriko biribilgunera, baita Garbiguneko errepidearena eta Urbi eta Gudarien kaleetakoena ere. Lan horiek 88.824 euroko inbertsioa eragin dute Basauriko Udalaren diru-kutxetan eta datozen hiletan bide-sarea hobetzeko egingo dituzten lan guztiak gehituta, inbertsio kopuru osoa 615.540 eurokoa izango da.
