Skip to main content

Zurekin buru-belarri. Bizikidetzarako liburutegiak

Otsailaren 15etik martxoaren 19ra.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Programa honek genero-berdintasuna, kulturarteko bizikidetza, aukera-berdintasuna eta gizarteratzea lantzen du, ikuspegi ludiko, parte-hartzaile eta aktibo batetik, eta giza eskubideen esparruaren barruan.

4 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendua, heldu batek lagunduta.

  • 3 saio desberdin Basozelaiko liburutegian otsailaren 15ean, 22an eta 29an.

  • 3 saio desberdin San Migeleko liburutegiak martxoaren 5ean, 12an eta 19an.

Ipuin bat irakurriz, familiek pertsonaien egoerei eta portaerei buruzko gogoeta egingo dute, zenbait ikaskuntza ateratzeko.

Eskulanak ere egingo dira.

Euskaraz izango dira.

Tailerrak:

  • 1. tailerra: “Neska-mutilak berdinak dira”. Ekitatean elkarrekin bizitzen ikastea: genero-estereotipoak desmuntatuz.

  • 2. tailerra: “Nirekin konta dezakezu”. Norbera izanda elkarrekin bizitzen ikastea: desberdintasuna onartzea eta errespetatzea.

  • 3. tailerra: “Guztiok gara garrantzitsuak”. Besteak ezagutuz elkarrekin bizitzen ikastea: kultura-aniztasunera hurbiltzea.

Tailer bakoitzak ordubeteko iraupena du.

Izena emateko epea tailer bakoitza egin baino bi egun lehenago amaituko da.

Edukiera mugatua. Plaza baino eskari handiagoa badago, zozketa egingo da.

Informazio gehiago: https://www.bibliotecaspublicas.es/eu/Bibliotecas/basauri/INFANTIL/-Qu--hacemos/Bibliotecas-para-convivir.-Contamos-contigo.html

 

Fitxategi
Kartela (pdf) (183.37 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram