Skip to main content

ARAUDIA - Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren araudi erregulatzailea

Indarraldiaren hasiera 2014, Uztaila, 3
Jarduketa esparrua
Gizarte-Ongizate
Edukiaren kategoriak

Araudi honen xedea Basauri udalerriko etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzea da.

Araudi honetan arautzen den zerbitzua Basauri udal mugartean emango da, udalek gizarte zerbitzuen arloan dituzten eskumenen eta besteen beharra duten adinekoei zerbitzua emateko Bizkaiko Foru Aldundiarekin izenpetutako hitzarmenen baitan.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren definizioa Etxez etxeko laguntza zerbitzua, zerbitzu soziala, integrala, balio anitzekoa eta
komunitarioa da, eguneroko jarduerak egiteko beren kasa baliatzeko arazoak dituzten familia edota pertsonentzat da, eta beren bizi kalitatea hobetzeko helburua du, bakoitzari bere prebentzio, asistentzia edota birgaitze programa aplikatuta, eginkizun nagusiak etxeko laguntza eta norbere zainketa izango direla, pertsonek etxean jarraitu dezaten lagunduz.

Fitxategi
EELZ Araudia (pdf) (131.31 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram