Jaiak
Basauriko zaindariaren omenezko jaietan izaten den giro ederrak, inguru guztiko jairik garantzitsuenetan bihurtzen ditu. Jai horietan aintzinako ohiturak biziberritzen dira, edo talde eta elkarren arteko alaitasuna adierazteko aitzakia izaten dira.
Irailean ospatzen diren Sanmigelak eta urraian ospatzen diren Sanfaustoak dira herriko zaindarien omenezko jaiegunak.
Jai hauek bere arrazoi eta zentzu guztia herri guztiak partehartzen duelako eta horiek antolatu eta egiteaz koadrila batzuk arduratzen direlako, hartzen dute. Koadrila horien ordezkaritza “Herriko Taldeak” deritzon erakundearen esku geratzen da.
Jai eta jai-egunak Basaurin
| Jai-egunak | Lekua | Hilabetea |
|---|---|---|
| San Isidro | Benta | Maiatzak 15 |
| San Martín Finaga | Finaga | Maiatzak 21 |
| San Juan | Pozokoetxe | Ekaina |
| Basozelai | Ekaina | |
| Kalero | Iraila | |
| San Miguel | San Miguel | Irailak 29 |
| San Fausto | Urriak 13 |