Hirigintza kudeaketa
Hirigintza-hitzarmenak
Entitate edota erakunde publikoekin nahiz partikularrekin egindako itunak dira, eremu jakin bateko hirigintza-kudeaketa hobetu eta bizkortzeko xedearekin..
Urbanizazio-proiektuak
Urbanizazio obren xehetasun teknikoak ezartzen dituzten obra-proiektuak dira: kaleak eta plazak, zerbitzu publikoen sareak (ura, argindarra, telefonoa, gasa, argiteria publikoa, lorategiak, aparkalekuak, eta abar).
Kudeaketarako tresnak
Birpartzelazio proiektuek planeamenduko eskubide eta zamen bidezko banaketa egiten dute birpartzelatze-eremuko lurraren jabe direnen artean. Nahitaezko desjabetze proiektuek, berriz, aurrera eraman beharreko proiektu batek eragindako ondasun eta eskubideak zehaztu, horiek baloratu eta ordaindu beharreko kalte-ordainak finkatuko dituzte.
Urbanizatzeko Jarduketa-Programa:
Urbanizatzeko jarduketa-programek urbanizazioaren kudeaketa eta proiektua aurreratzen dituzte, jarduketa-sistema definituz edo xedaturikoa aldatuz, egikaritze-unitate bat edo gehiago ezarriz eta urbanizazioaren aurreproiektu bat proiektatuz.
Xehetasun-azterketak:
Eraikin berri baten lerrokadurak eta sestrak aldatzeko beharrezko dokumentua, eraitsi aurretik zegoen eraikin bati edo indarrean dagoen plangintzak finkatutako lerrokadurei dagokien
Baimenak eta lizentziak
Enpresek edota herritarrek egindako eskaerek hirigintzako araudia betetzen dutela kontrolatzeko Udalak dituen tresnak dira. Sailkatutako jardueren lizentzietan, gainera, aintzat hartuko da ingurumenaren arloko araudia betetzen dela.