Kokapen geografikoa
Basauriko udalerriak
7,16 km2ko zabalera du, eta bere kokapen geografikoa honako hau da: M 2º 53’ 24’’, I 43º 14’ 11’’- Basauri, Bilbok eta Nerbioi itsasadarraren bi aldeetako herriek osatzen duen metropoli-eskualdearen barnean dago, Nerbioi-Ibaizabal ibaiek osatzen duten haranaren behealdean. Udalerriak iparraldetik, Bilbo, Etxebarri eta Galdakaorekin ditu mugak; ekialdetik, Galdakao eta Zaratamorekin, eta Hego eta Mendebaldetik, Arrigorriagarekin.
Basauri, Bizkaiko bi ibai garrantzitsuenek bat egiten duten lekuan, sortu zen, hain zuzen ere, ibai horiek sortutako lautada txiki batean, bestalde, lautada horretan barna zenbait meandro sortzen joan dira, eta gaur egun horietan, instalazio industrialak dauzkagu batez ere. Gure herrian biltzen dira baita, bi ibai horien ibilbidea jarraituz, Urduña eta Durangotik datozen bideak ere. Udalerria alubioi zonaldean jaio bazen ere, horren eremua, behetik gora igotzen doa apurka-apurka, eta gailurra, Arrigorriagako lurretan dagoen Malmasin mendian (361 m.), jotzen du; horko lurra, bestalde, buztin-lurra da.