Nola heldu
Bilbotik Basaurira iristeko:
-
Basaurira doan metroa hartuko dugu Bilboko edozein geltokitan, Basaurin bi geltoki dauzkagu, bata Ariz deritzona, anbulatorio ondoan, eta bestea Basauri deritzona, hor jaitsiko gara eta Basozelai deitzen den irteerara joango gara, hortik joanda udaletxeko ate ondoan irtengo gara.
-
Bilbo Abandoko tren-geltokira joango gara, han Renfe aldiriak deritzon tren-linea hartuko dugu, Renfeko Bilbo-Urduña aldiriak linea, Bidebieta-Basauri geltokira arte, Basaurin 3 geltoki daude: Bidebieta-Basauri (udalerriaren erdialdean utziko gaitu), San Migel eta Basauri geralekua.
-
Bilbo Abandoko tren geltokiaren ingurutik irteten diren autobusetako bat hartuko dugu, Basauritik igaroko den bat Bailen kalean (A3621, A3632, A3622, A3918, A2610, A2611, A3928, A3929).
-
Zazpi Kaleak (San Nikolas) edo 3.lineako beste edozein geltokitik Euskotreneko Bilbo-Donostia lineako trena hartuko dugu eta Ariz-Basauri geltokian jaitsiko gara.
Loiuko aireportutik etortzeko, lehenengo Bilbora eramango gaituen Bizkaibus konpainiako A3247 autobusa hartuko dugu, eta Moyua plazan jaitsiko gara, eta hor, metro geltokia daukagu.
Proposatutako garraio-bideen ordutegiak eta ibilbideak kontsultatzeko, horien web orriak ikusi: