Skip to main content
Marca gris

Urteko Kontuak

Ekonomia ekitaldia itxi eta gero Urteko Kontuak egiten dira. Horiek Kontu Orokorraren barruan sartu eta Kontuen Batzorde Bereziaren irizpena jaso beharko dute.

Irizpena jasota, kontuok jendaurrean jartzeko epea irekiko da, herritarrek alegaziorik aurkeztu nahi badute. Gerora, Udalbatzak horiek onetsi eta kanpoan ikuskatuko dira.

Atal honetan egongo dira aldeko irizpena jaso duten Urteko Kontu Bateratuak. Behin ikuskatuta, kontu horiek eguneratu egingo dira: ikuskaritzaren txostena eta Udalbatzaren onespena jaso bitartean eman litezkeen bestelako aldaketak erantsiko zaizkie.