Basauriko herriari eta udalari aintzatespenak
Gobernantza Bikaintasuneko Europako Zigilua
2018ko martxoan Basaurik lortu du “Gobernantza Bikaintasuneko Europako Zigilua”, Europako Kontseiluaren aintzatespen gorena. Bereizgarri hori udalen zerbitzuaren kalitatea, berrikuntza eta eraginkortasuna kontutan hartuta emandako golardoa da.
María Moliner Saria
Basauriko liburutegiak garatutako irakurketa dinamizatzeko proiektuak saria jaso du bederatzigarren aldiz Irakurtzera Animatzeko María Moliner 2011 Kanpainaren barruan.
Kanpaina honek aintzat hartu du bibliotekariek txikienekin egiten duten lana (sariari esker, umeentzako liburuen berrehun izenburu inguru jasoko dira). Izan ere, bibliotekariak, hainbat jardueraren bidez, umeen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzen ahalegintzen dira, beti liburua ardatz nagusitzat hartuta.
Irisgarritasun unibertsala sustatzeko Sofía Erregina Saria
Basaurik irisgarritasun unibertsala sustatzeko 2010eko Sofía Erregina Saria jaso du.
90eko hamarkadatik, orduan Basauri aitzindari izan baitzen arrapalak eta eskailera mekanikoak jartzen, etengabea izan da inguru fisiko irisgarria sortzeko egin duen ahalegina, eta ezabatu egin ditu –ahal izan duen neurri guztian- traba arkitektonikoak.
Basauri.net-ek Web Instituzionalaren Saria irabazi du El correo VII sarietan
Udaleko web orriak Euskal Erakundeetako Web onenaren saria irabazi du.
Loly de Juan Alkate Andreak, atzo, Correo.com sarien epaimahaiak emandako saria jaso zuen, erakundeen web orri onena saritzen zuena, eta hori Alhondigako Auditoriumean egin zen galan eman zitzaion. Ekitaldi horretara, Bilboko panorama sozial, kultural eta politikoko pertsona garrantzitsuak hurbildu ziren.
Etxe Maitia Zaharren Egoitzak kalitatearen gestio-sistemaren ziurtagiria lortu du
2010eko uztailaren 2an, Basauriko Etxe Maitia Udal Egoitzak Kalitatearen Gestio-sistemaren egiaztagiria jaso du, hurrengo arauari dagokiona: UNE-EN-ISO 9001:2008, hirugarren adinerako egoitza eta laguntza zerbitzuari dagokion modalitatean.
Bandera Berdea Saria
Basauriko Udalak "Bandera Berdea – Udal Arduratsua" saria jaso du bere bost modalitateetan, Sari horren XI. Edizioan, sari horiek Federación de Usuarios-Consumidores Independientes (FUCI) erakundeak ematen ditu. Sari hori ingurumenaren eta kontsumoaren gestio arduratsua nabarmentzeko modukoa duten Espainiako udalek jasotzen dute.
Udalsarea 21 Saria iraunkortasunerako eguzki ordenantzagatik
Basaurik 2006. urtean Udalsarea 21 Saria jaso zuen, eguzki ordenantza bat egitean aurrera eramandako ekimena zela eta. Sariaren bidez, klima aldaketaren aurkako borrokan, herritarren erantzukizuna partekatzearen aldeko apustua ezagutzen da, 14 ekimen zehatzen bitartez.
Iraunkortasunaren aldeko Euskal Udalen Sareak Auzolan 21 herritarren erantzukizun partekatua jarri du abian, klima aldaketaren aurka egiteko, EAE-aren Toki Agenda 21aren prozesuen barruan.
AEI Kale-Garbitzaile Ekologikoaren Saria
Basaurik 1998ko AEI Kale-Garbitzaile Ekologikoaren Saria jaso du, II. Lehiaketa nazionalean, eta hori FUCI, Federacion de Usuarios – Consumidores Independientes erakundeak antolatu du.
Kontsumitzaileen elkarte horrek estatu mailan jarduten du, eta horrek dituen helburuen artean, erabiltzaile eta kontsumitzaileen artean osasuna, segurtasuna eta bizi-kalitatea sustatzea dago. Aurrera eramaten dituen jardueren barruan garrantzitsuak dira ingurumena babestearekin zerikusia duten haiek. Horren adibideetako bat AEI Kale-garbitzaile Ekologikoaren saria antolatzea da.