Skip to main content

María Moliner saria

Basauriko liburutegiak garatutako irakurketa dinamizatzeko proiektuak saria jaso du bederatzigarren aldiz Irakurtzera Animatzeko María Moliner 2011 Kanpainaren barruan.  Kanpaina honek aintzat hartu du bibliotekariek txikienekin egiten duten lana (sariari esker, umeentzako liburuen berrehun izenburu inguru jasoko dira). Izan ere, bibliotekariak, hainbat jardueraren bidez, umeen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzen ahalegintzen dira, beti liburua ardatz nagusitzat hartuta.

Basaurin, proiektu honen barruan, irakurketaren hainbat alderdi landu dira txikienekin, baina baita, oro har, Basauriko biztanleekin ere. Hauek nabarmendu behar dira: Biblioigerilekua (udaldian antolatzen da) eta Liburutegi Publikoa Liburu Azokan egotea. Beste hainbat jarduera ere aipatu behar dira: umetxoentzako ipuinak, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzako ipuinak, erabiltzaile-prestakuntza eskola-umeentzat...

Azpimarratu beharreko beste alderdi bat da proiektu honen bidez kulturartekotasuna bultzatu dela txikienekin eta helduekin, hainbat jarduera eginda.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram