Skip to main content

Basauriko ibilaldien gida

Paseo de la rana

.

Basauriri buruz hitz egitean, hiri industrial bat dela pentsatzen dugu, batez ere berrogeita hamargarren hamarkadatik aurrera, ibai hertzeko lantegiak, tximiniak eta kutsaduraren ondorioz, gainera biztanle gehienek ere ez dute ezagutzen dagoena, egon izan dena, gertatu izan dena eta, batez ere, historiari lotuta gaur egun arte mantendu zaiguna.
Pentsamendu honekin, José Manuel Matés Luque-k, Basauriko arkeologo eta abenturazaleak, milurteko berriaren hasieran, ibilbideen gida bat egitea hartu zuen helburu, Basauriren historia eta presentzia jasotzeko, hiri-kokaleku bezala, "Paseos por la Historia de Basauri" izeneko fitxa-liburua eta CDa ("Guía de Paseos por Basauri" luburua J.M.Matés Luque-ren lan osoaren zati bat baino ez da. Lan osoa Basauriko Kultur Etxeetan dago eskuragarri). Batez ere, gida hori abiapuntu hartuta, ibilbide hauek proposatzen ditugu:
test
test
Hastapenen ibilaldia

Basauriren populaketa primitiboaren bilakaera azaldu nahi du ibilaldi honek. Malmasineko kastroa Arrigorriagaren udal-lurraldean egon arren, ezin dugu ahaztu Basaurik 1510 urtera arte ez zuela bere independentzia lortu. Beraz, Basauriko historia Arrigorriagako historiari lotuta dago, 1510 urtera arte behintzat (dena den, badago beste loturarik beranduago ere).

Kastroak erromatarren agerpena baino lehenagoko denboran kokatzen gaitu. Biztanleria agian karistiarra zen, aran eta ibaien elkargunez osatutako ingurunea menderatzen zuten eta abeltzaintza eta nekazaritza lanetan ibiltzen ziren. Bai Artxandan, bai Pagasarrin, hondakin zaharragoak ere aurkitu dira, tumuluak, silex-ez egindako tresnak eta abar. Honek ez du egiazko presentzia adierazten, baina, hurbil bizi ziren biztanleek erabiltzen zuten leku bat dela adierazi bai. Biztanleria hori herri desberdinetan bizi arren: Bilbo, Galdakao, Barakaldo, Zaratamo. Erromatarren etorrerarik, biztanleriaren zati bat erdi-hegaleko lurraldeetara jaitsi zen, adibidez, Finaga, goi erdi aroan zehar iraun zuena germaniar hatuei esker.

test
test
Zubien ibilaldia

Ibai hertzean bizi den herri batek zubiak behar ditu komunikatu ahal izateko. Udal jarduera ongi ibili dadin zubiak eraikuntza garrantzitsu bat dira. Bizkaiko ibaietatik garrantzitsuenetako bi Basaurin elkartzen direla kontutan hartuz, zubien ugaritasuna ulergarria da.

test
test
Ibilaldi industriala

Industriak ikatz eta burdina behar zituen. XIX. Mendean La Basconia lantegia Basaurin sortu zenetik herriak industrializazio prozesuaren aldaketak jasan zituen. Nekazaritzak garrantzia galdu zuen eta biztanleria talde berri bat sortu zen, proletalgoa. Denborarekin, industria eraldatzaile gehiago sortu ziren, aldatzen jarraitu zuen eta zerbitzu berriak behar zituen gizartearen baitan.

test
test
Trenbidearen ibilaldia

Akademikoek oraindik ez dakite zehazki industriak trenbidearen garapena edo trenbideak industriaren garapena bultzatu zuen. Dena den, ibilaldi honek ohiko errepide sareari hautabide bat ematen dion komunikabide sistema berrian Basaurin duen garrantzia erakusten digu. Horrela, Basauriko Bidebieta geltokiak bi bide tradizionaletatik gertu egoteagatik hartzen du bere izena. Gainera, trenbideek garraiobide bezala, errepide berrien proiektua ekarri zuen, fabriken zonaldea zerbitzuez hornituz. Horrela, trenbideak garrantzitsua zen bai inportazio-esportazioentzat, bai langileak garraiatzeko.

test
test
Gerra zibilaren ibilaldia

 1936ko irailetik 1937ko ekainera bitartean, Condor Legioaren eta Italiako Abiazio Legionarioaren bonba-jaurtitzaile eskuadrilak ibili ziren Elizatean, altxatutako bandoari laguntzen. 100 bat aldiz igaro ziren herritik, eta borrokan ere egin zuten zeruan, Felipe del Río flota-buru zuten ehiza-hegazkin errepublikanoekin (Polikarpov I-15 eta I-16 «txato» ospetsuekin, alegia). 1937ko apirilaren 18an, Junkers JU52 alemaniar bi bota zituzten (bata Tiritegigana mendiko pinudia jo zuen, Zabalandiko txakolinetik hurbil, gaur egun Bilbondo dagoen tokian). Gora eta behera ibili baziren ere, bost aldiz baino ez zuten herria zuzenean bonbardatu, 1936ko irailaren 25a eta 1937ko maiatzaren 11 artean.


test
test
Arte modernoaren ibilaldia

Udala, XX. mendearen bukaeratik aurrera egindako artelanekin gero eta gehiago apainduta dago eta honek, asmo bakarra ez bada ere, autore baten adierazpen artistikoa islatzea zuen helburu, herritarrek honetaz goza zezaten. Hari honetan, herriaren bazterrak pixkanaka zuinkatzen dituzten artelan hauek kontuan izatea garrantzitsua da.

test
test
Basauriarren ibilaldia

Bertako historiari buruz hitz egiten duen gida bat dugunez hau, ezin ditugu ahaztu herriak modu batean edo bestean omendu dituen pertsonaiak. Basaurik ez du "heroi" edo "seme kutun" gehiegirik, hala ere, bakarka edo taldeka eta bizi izan diren garaia kontutan hartu gabe beren herrikideek gogoratzen dituzten pertsonaiak ezin ditugu ahaztu.