Legezko Oharra
"INFORMAZIO-GIZARTEKO ZERBITZUEI ETA MERKATARITZA ELEKTRONIKOARI BURUZKO UZTAILAREN 11KO 34/2002" LEGEA BETETZEKO EMAN BEHARREKO ARGIBIDEAK
Web gunearen titularitatea
Domeinua: sede.basauri.eus
Titularra: Basauriko Udala
Helbidea: Kareaga Goikoa 52, 48970, Basauri
Telefonoa: +34 944 666 300
Fax:a +34 944 666 335
I.F.K.: P4801900D
www.basauri.eus WEB GUNEA ERABILTZEKO OHARTARAZPENAK ETA BALDINTZAK
Basauri Udalak Basauriko herritar guztiei eta Internet sarearen erabiltzaile guztiei eskaintzen dien web gunea duzu hau. Erabiltzaile horiei zerbitzuak eta informazioa ematea du helburutzat, bai eta Basauri herria eta bertako jarduerak ezagutaraztea ere.
Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Ez dago ez web gunea ez edukiak aldatzerik.
Administrazioak web gunearen bitartez ematen duen informazioak ez du ordezten aldizkari eta buletin ofizialetan agiriak argitaratu beharra, horien argitalpena edukiaren fede ematen duen tresna baita.
Web gunean beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen iturrietatik datorren informazioa jasotzen denean, edo esteken nahiz beste sistema batzuen bidez beste iturri batzuk eskuragarri jartzen direnean, Vitoria-Gasteizko Udalak ez du gune horien edukiaren, zehaztasunaren edo eguneratzearen erantzukizunik izango.
Basauriko Udalak ez du hirugarrenek web gunean aurkitzen duten informazioaren erabileraren erantzukizunik; dena den, zenbait agiri eta aplikatibotarako egiten diren ohartarazpenak bete beharko dituzte.
Erabiltzaileek ematen dituzten datuak kasu bakoitzean adierazten diren helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez zaizkio beste inori emango, Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak datu pertsonalak babesteko ezarritako oinarrien haritik.
Basauriko Udalak ez du bermatzen web guneak nahiz zerbitzariak birusik ez dutenik, eta ez du bere gain hartuko web gunean sartzean sor daitezkeen kalteen edo han sartu ezinak sortutakoen erantzukizunik.
Basauriko Udalak beretzat hartzen du web gune honetako edukiak, argibideak, aplikatiboak eta abar edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe aldatzeko eskubidea.
Basauriko Udalak web gune honek albait eraginkortasun handienaz funtzionatu eta sortzean ezarritako helburua bete dezan nahi du, horregatik mantentzen du eta hori lortzeko arrazoizko bitartekoak jartzen ditu, baina ez du bere gain hartzen erabiltzean sor daitezkeen eragozpenen edo akatsen erantzukizuna.
Basauriko Udalak web orri honetan azaltzen diren baldintzak eta ohartarazpenak aldatzerik izango du; hori dela eta, aldian behin kontsultatzeko gomendatzen dugu, aldaketarik egin balitz ere.
Web gunea erabiltzeak baldintza eta ohartarazpen hauek onartzea dakar.
Argibiderik, ohartarazpenik, kexarik edo bestelakorik adierazi nahi izanez gero web gunean bertan dagoen iradokizun atala erabil daiteke, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko batera jo.
Ematen dituzten datuak direla eta, erabiltzaileek Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ematen dizkien eskubideak -datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu- baliatu ahalko dituzte. Telefonoz, postaz, faxez edo posta elektronikoz egin ahalko dute hori, aldez aurretik identifikatuta.
Los/las usuarios/as pueden ejercer sus derechos en materia de protección de datos de carácter personal vigente, solicitándolo previa identificación, personalmente, por teléfono, por correo, fax o correo electrónico.