Renfe geltolkia
1863. urtean Tuterara zihoan lehenengo trena pasa zen. Tren horren makinetako bat Bilboko Abando geltokiko andanan dago ikusgai. Basaurin geltokia Bidebieta deitzen zen. 1910. urtean Bidebietako herritarrek biltegiratze eta gertuko meategietan erabiltzen zen dinamitaz betetako trenen aldaketa jarduera jenderik gabeko zonalde batean egin zezaten eskatu zuten, bagoien topaketa batek edo txinparta batek hildako askotako istripu bat sortu ahal izan baitzuen. 1931. eta 1933. urteen tartean trenbidea zabaldu egin zen Bilbotik Orduñarako bide bikoitza egiteko eta 1953. urtean handitu egin zen geltoki berri bat eraiki zuten. 1934. urtean greba batean zehar armadak geltoki hau babestu zuten, horregatik udaletxearen hainbat opari jaso zituzten. 1956. urtean Abaroa- San Migel geldiunea eraiki zen. Gaur egungo geltokiaren eraikina 1929ko estilo neoeuskalduna du, eredu ingelesak gogorarazten ditu, baserri-giroko elementuak estilizatuz (hargin-lana, egurrezko egitura itxura). Leihoak erdi puntuko arkuan doaz eta ardatz zentral baten arabera altueran jaisten doaz.