Basauri.net-ek web instituzionalaren saria irabazi du El correo VII sarietan
Udaleko web orriak Euskal Erakundeetako Web onenaren saria irabazi du.
Loly de Juan Alkate Andreak, atzo, Correo.com sarien epaimahaiak emandako saria jaso zuen, erakundeen web orri onena saritzen zuena, eta hori Alhondigako Auditoriumean egin zen galan eman zitzaion. Ekitaldi horretara, Bilboko panorama sozial, kultural eta politikoko pertsona garrantzitsuak hurbildu ziren.
Loly de Juan Andreak web orri hori erabiltzeko, eta horretan nabigatzeko erraztasuna nabarmendu zuen, eta nola udal elektronikoa bihurtu den gaur egunean.
Honako hau udal Web orriaren hirugarren bertsioa da, eta bere osotasunean software librearekin garatu da, zehazki CMS (Edukien mantentze-sistema) Drupalarekin, hori garatzeko orduan, Bilbomatica informatikako zerbitzuen enpresa izan dugu lankide, izan ere, 2009ko otsailean hasi baitzen, udalarekin batera, Weba garatzeko lanean.
Saria, batetik, lan-kalitatea ezagutu, eta bestetik, baliabide honen bidez jarduerak antolatzen egindako ahalegina ezagutzeko helburuarekin sortu zen.
Erakundeen orriei dagokien kategorian Basauriko Udaleko (basauri.net) orriak Deustuko Unibertsitateko (www.deusto.es) eta GazteBIZZ, Bizkaiko Aldundiko gazteen guneko (www.gaztebizz.com) orriekin lehiatu zen.