Skip to main content

Udalsarea 21 saria iraunkortasunerako eguzki ordenantzagatik

Basaurik 2006. urtean Udalsarea 21 saria jaso zuen, eguzki ordenantza bat egitean aurrera eramandako ekimena zela eta. Sariaren bidez, klima aldaketaren aurkako borrokan, herritarren erantzukizuna partekatzearen aldeko apustua ezagutzen da, 14 ekimen zehatzen bitartez.

Iraunkortasunaren aldeko Euskal Udalen Sareak Auzolan 21 herritarren erantzukizun partekatua jarri du abian, klima aldaketaren aurka egiteko, EAE-aren Toki Agenda 21aren prozesuen barruan.

Alonsotegi, Amurrio, Areatza, Arrasate, Azpeitia, Balmaseda, Basauri, Bilbo, Donostia, Durango, Legazpi, Maruri-Jatabe eta Tolosako udalek eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeak, joan zen urriaren 28an, aipatu Auzolan 21 ekimenaren hasierari ofizialtasuna eman zioten, horretan garatu asmo dituzten 14 ekimenak aukeratuta.

Herritarren erantzukizuna partekatzeko 14 kanpaina horiek sentsibilizazio soiletik harago doaz, zeren eta herritarren jokabide zehatzetan aldaketak sortzea bilatzen baitute, hain desberdinak diren arlo hauetan, mugikortasuna, energiaren kontsumoa, hondakinak, CO2 estolda-zuloak, etab., eta modu horretan, klima aldaketa arintzea bilatu nahi da.

Ekimen guzti horiek hurrengo izendatzaile komunaren menpe pentsatu dira: “Herritarrak arazoaren parte bezala eta konponbidearen parte bezala” Arazoaren parte bezala, agente eragile den heinean bere erantzukizuna onartu behar du, eta bere erantzukizunak barneratu behar ditu.  Konponbidearen parte bezala, beste alde batetik, eguneroko ohitura berriak garatu behar ditu arazo horiek arintzeko, hau da, bere erantzukizunak kanporatu behar ditu. Testuinguru horretan, ekimen bakoitzaren diseinuak, zentzu batean eta bestean, ekintzak egitea aurreikusten du.

Ibilbide aktiboaren, klima aldaketaren aurkako borrokan konpromiso sendoa izatearen eta Euskal Erkidegoan garapen iraunkorra bultzatzearen bidetik, ziur, proiektu kolektibo horren helburu nagusienak lortu ahal izango dira.

  • Herritarren erantzukizun partekatuaren kontzeptua adostu eta sozializatu.

  • Udalsarea 21aren metodologiari balioa eman herritarren erantzukizun partekatua bultzatzeko ekimenak diseinatzekoan, eta edukietan, formatuan eta aplikagarritasunean balioztatu eta hobetu.

  • 14 aplikazio benetan gauzatzea (garatu beharreko gaien eta hartzaile diren pertsonen aniztasuna bermatuta), eta Praktika Egokiak bezala dokumentatzea Udalsarea 21 Sareko guztientzat.

  • Ekimen desberdinen eragina kalkulatzea, bai ingurumenaren hobekuntzan lortutakoa (CO2 isurpen murrizketen Tn.), bai herritarren parte hartze maila (%) eta eragindako ohitura aldaketa.

 

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram