Skip to main content

Ziurtagiria

Zuzeneko Kanaleko zerbitzu batzuetara sartzeko, beharrezkoa da ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzea (ONA osasun txartela, herritar txartela, NAN elektronikoa). Ziurtagiri hori behar bezala instalatzeko, honako urrats hauek jarraitu behar dituzu:

Sinadura elektronikoak behar bezala funtzionatu dezan, gomendatzen dugu Internet Exploreren azken bertsioa erabiltzea. Java ez dabil Chrome nabigatzailearekin eta, beraz, ezingo da exekutatu sinadura elektronikoaren osagaia (https://www.java.com/es/download/faq/chrome.xml).

1.- Instalatu itzazu beharrezkoak diren ziurtagiriak eta softwarea. ONArekin edo Izenpek emandako herritar txartelarekin sartu nahi baduzu, klik egin honako lotura honetan: “Izenperen web orria”. NAN elektronikoarekin sartu nahi baduzu, klik egin honako lotura honetan: “NAN elektronikoaren web orria”.

2.- Konfiantzazko webguneen atalean honako hau sartu behar duzu: https://sv010.basauri.net (web orria Internet Explorerreko konfiantzazko webguneen atalean sartzeko, zoaz Tresnak > Interneteko aukerak > “Segurtasuna” fitxara, aukeratu “Konfiantzazko webguneak”, klik egin “Webguneak”-en eta gehitu ezazu).

3.- Ekipoa konfiguratuta izan behar duzu Javako applet-en automatizazioa baimentzeko. Zoaz Tresnak > Interneteko Aukerak menura.  Aukeratu Segurtasuna eta sakatu Maila pertsonalizatua. Bilatu Javako applets-en automatizazioa eta gaitu aukera hori. Onartu botoia sakatu eta gorde itzazu zure lehentasunak. Zure ekipoak instalatuta duen Javako makina birtualaren bertsioaren arabera, sinaduraren applet-ak portaera ezberdinak izan ditzake.

4.- Beharrezkoa den softwarea eta ziurtagiriak instalatu eta gero, sinadura-proba bat egin behar duzu honako esteka hauetan: “Izenpe proba”, “NANa proba”.

5.- «Java segurtasunak blokeatutako aplikazioa» errorea agertzen bazaizu, URL hau gehitu beharko duzu, Javaren salbuespenetan: https://sv010.basauri.net. Horretarako, urrats hauek jarraitu behar dituzu:
Zoaz Javaren kontrol-panelera, klik egin <Segurtasuna> bereizlean, klik egin <Editatu webguneen zerrenda> botoian.
Salbuetsitako webguneen zerrendan, klik egin <Gehitu> atalean, sartu URLa web-eremuan, eta sakatu «Onartu» botoia, gehitu duzun URLa gordeta gera dadin. Informazio gehiago «IRTENBIDE ALTERNATIBOA» atalean, URL honetan: https://www.java.com/es/download/help/java_blocked.xml.

6.- Identifikazio elektronikodun eskabidea egingo baduzu eta fitxategirik erantsi nahi baduzu, egiaztatu nabigatzailea honela konfiguratuta daukazula: Tresnak > Internet aukerak. Hautatu «Segurtasuna» erlaitza. Sakatu «Maila pertsonalizatua» botoia. Joan «Hainbat» aukerara eta gaitu aukera hau: «sartu tokiko direktoriorako bide-izena, zerbitzari batera fitxategiak kargatzen direnean».

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram