Skip to main content

2016 Hasierako aurrekontua Luzatuta

Aurrekontu mota
Presupuesto inicial

2016 Hasierako Aurrekontua

2016 ekitaldian indarreko Aurrekontua, 2015 urteko Aurrekontuaren luzapena da eta 10/2003 Foru Arauaren 50. artikuluaren arabera prestatu da:

1. Ekitaldi bateko aurrekontu orokorra hura hasten denerako indarrean ez badago, aurreko ekitaldikoa luzatutzat joko da berez.

2. Ezarritako arautegiaren arabera luzatzen diren kredituen zenbatekoak amaitutako azke nekitaldi ekonomikoko azken egunean onetsitakoak balira legez ulertuko dira, hots, ekitaldi horretan baimendutako transferentzia, zabalkuntza eta gainerako aldarazpenak konputatu ondoren.

3. Aurreko ekitaldian amaitu beharreko edo ekitaldi horretan bakarrik hartuko ziren kredituez edo beste sarrera berezi edo ukituez finantzatu beharreko zerbitzuetarako edo eginkizun egitarauetarako kredituak ezin izango dira inoiz luzagarritzat hartu.

4.   Konpromiso-kredituak berez sartuko dira luzatutako aurrekontuan.

5. Luzamenduaren epealdian zehar, kredituen transferentzia, emate, birjarpenen eta gainerako aurrekontu aldarazpenen araubideak arau honetan dagoen arautegiaren menpean egongo dira.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram